2009-10-21

4. FATXADA ITXITURETAKO OINARRIZKO ELEMENTUAK
Nukleo erresistentea


Betidaniko horma funtzio-anitzak bere helburuak orri, xafla eta hainbat elementuei eman dizkie, itxitura funtzio ezberdin eta konplexuetara egokitu ahal izateko. Bestalde, itxitura esfortzu mekanikoekiko aktibo eta pasiboki erlazionatua dago, esfortzu hauek jasateko eta egitura sistema nagusiari edo zuzenki lurrera igortzen duten mekanismo erresistente baten beharra dute.

Gaur egungo nukleo erresistenteak orokorreak konprimatuak, legartsuak eta aparejuzko fabriketan oinarrituak izaten dira. Sistema trakzionatu, arin eta armazoiz edo panelez osatuak bere helburuetan emaitza hobeak lortzen dituzte, baina bere erabilera konponbide konplexuen garapenarekiko mugatzen da.

Industrializatu gabeko nukleo erresistentea. Hertsitua

Itxitura eta euste-egituraren arteko erlazioa

Itxituraren nukleo erresistentearen eta egitura eustailearen arteko kokapen erlatiboak
Egitura sarean sartua. Gaur egun gutxi erabiltzen den konponbidea da. Juntura luzeera handiak ditu.
Forjatu artean. Egituraren osagai horizontalak nabarmentzen ditu. Itxitura eta forjatuaren arteko elkarguneak kontutan hartzekoak dira.
Euskarri artean. Dinamikotasun eta arintasun sentsazioa handitzen du. Gutxi erabiltzen den konponbide bat da, banda bertikaletan itxiturak osatzea zaila baita.
Egitura estaliz
Egiturarekin lotua. Gaur egun gehien erabiltzen den konponbidea da.

Aurrealdeko planoan. Honela, fabrikazko orria duen fatxada aireztatua sortzen da.


Egiturara igortako itxitura indarrak





Itxituraren pisuak sortutako karga bertikalak eta haizeak sortutako horizontalak egiturara igorri behar dira, honetarako bi aukera mekaniko daude:
Itxitura elementuak ixkinetako habeetan bermatzen dira.
Elementuak forjatuetan ainguratutako euskarrietan bermatzen dira. Lan egiteko bigarren modu honek errendimendu mekaniko okerragoa du; itxitura edo honen orri erresistentea eraikinaren euste egituratik banantzen du.
Kasu guztietan euste-egituraren deformazioekiko eta fabrikaren erresistentzia ahalmenarekiko bateratasuna bermatu behar da.

Jatorri termikoko mugimenduen kontrola


Itxituraren diseinuak eraikuntza elementuen oinarri termikoko mugimenduak kontutan izan behar ditu, kontrolatutako lekualdatzeak onartuz eta neurri aldaketak konpontzeko gai diten junturak erabiliz.
Elementuen arteko junturak osatzeko ohiko makladura irtenbideak erabil daitezke: topeka, teilakatuz, ahokatze arruntaz, ahokatze anitzaz, mihi-ahokatzeak, juntura estalkiaz edo malgukiz. Normalki, irtenbide bat edo askotan oinarritutako patenteak erabiltzen ditu fabrikatzaile bakoitzak.

Industrializatu gabeko nukleo erresistenteak.


Ohiko horma sistemak, ihartuak eta indargabeguak daudenak, itxitura askotan eukarri erresistente eta irtenbide berriak antolatzeko oinarri fisiko bezala mantentzen dira.
Hain errendimendu baxuko sistemak ez dira inoiz erabiltzen. Hala ere, gaur egun fabrikazko nukleoen erabilerak, CTE-rekin batera, DBHS1-a betearazteko bermea da.

A. Sistema tradizionalak


Zeramikazko fabrika hormez, hormigoizko blokezko hormez edo “insitu” kofratutako hormigoizko hormez , agerikoak edo estaliak, osatuak daude.
Kontrol higrotermikoaren eskakizunak ez dituzte bere hortan betetzen.
Ohiko lodierekin haizearekiko eta batzutan ur likidoarekiko iragazkorrak dira.
Egiturako eta jatorri higrotermikoko deformazioekiko bateraezintasunaren ondorioz, mugimendu, deformazio eta figurazioak jasaten dituzte.
Erabilera tradizionaletik datoz erabiltzen diren gauzatze teknikak.
Eskulanaren errendimendua handitzea zaila da.
Ageriko fabriken kasuan aintzat hartze sozial altua mantentzen du.
Bere gauzatzerako ur kantitate handiak behar izanagatik, gauzatze denborak luzatzen dira.

Tradizionaltzat hartzen diren fabrikak honakoak dira:

1.Harrizko fabrikak: Zaharberritze lanetan eta kasu berezietan erabiltzen dira hauen kostu handia, prozesuaren moteltasuna eta gauzatzeko pertsona talde espezializatua behar izanagatik.
2. Zeramikazko fabrikak
3. Hormigoizko blokezko fabrikak: Bere sorreratik, kanpotik estalitako orrietan zeramikazko fabrikak baino gehiago erabiltzen dira.
5. Hormigoi armatuzko fabrikak: Bete egitura izaera dute.

B. Sistema garaikideak




Itxitura tradizional homogeneo edo orri-anitzekoen kontzeptuei erantzuten die. Honez gain, hauen alde negatiboekiko eraginkortasuna hobetzen saiatzen da.
Hiru helburu teknikoei erantzuten die:
Gauzatze denbora gutxitzea.
Portaera mekanikoa hobetzea.
Portaera higrometrikoa hobetzea.

1. Arindutako blokezko fabrikak
Erabiltzen diren piezak material homogeneo eta igorpen termiko koefiziente bajua duten konposatu porotsuez osatuak daude.

Konportamendu mekanikoa baxua da.
Beti estalduren beharra dute.
Itxiturek egitura-izaera dutenetan soilik ebazten ditu zubi-termikoak eta ez da inoiz portaera higrotermikoaren homogeneitatea lortzen.
Gauzatze denbora hobetzen dute.

2. Fabrika armatuak
Aintzinatik erabili izan den irtenbide bat da, hauek trakzioak eta flexio esfortzuak jasan ditzaten.
Batez ere, helburu prebentiboa du.

3. Fatxada mediterraniarra
Fabrikazko ganbera aireztatudun fatxaden eratorria da. Hauen kanpoko orria forjatuari zeramikazko mentsulez ainguratua dago eta barruko fabrikazko orriarekiko kontrapisuan dago.

Fabrika astuneko barreneko horma baten beharra du.
Tentsio bilkurak ekidin behar dira, hauek zeramikazko mentsulen erresistentzia gaitasuna gainditu gabe.
Kondentsazio ekoizketa handiagoa sor daiteke.
Ohiko fatxada aireztatua baino irtenbide garestiagoa dirudi.

4. Fabrikazko kanpoko orria duen fatxada aireztatua (Cavitywall)




Iparraldeko soluzio tradizionala erabiltzean datza, zurezko egitura arina duten eraikinen fabrikazko kanpoko orritzat erabiltzen dena. Zubi termikoak ekiditen ditu, fabrikazko kanpoko orria itxitura egina eta isolatzaile termikoa jarrita daudenean jartzen baita.
Orria kanpoaldetik egiteak barrukoaren akabera ez egokia bultzatzen du.
Eraikinaren egituratik aparte dioalako efektu higrometriko eta mekanikoen ondorioz sortutako tentsio bilkurak areagotzen ditu.
Deformazio bertikalak kontutan eduki behar dira, baita tarteko euskarriekin ere, dilatazioak sortutako tentsioek fabrikaren berezko pisua gainditu baitezakete.
Euskarriak diren pieza metalikoek egoki eta ziur kokatuta egon behar dute.
Elementu mekaniko eta fabrikaren arteko euste-puntuak, puntu homogeneoa izan eta ongi zigilatua egon behar du.
Tradizionala baino garestiagoak dira.

5. Hormigoi armatuz betetako blokezko fabrikak
Igorpen termiko baxua duten materialez osatutako blokeak erabiltzen dira: poliestireno zabaldua, zur txirbila, hormigoi arina edo hauez osatutako materialak adibidez. Honela osatutako hormek barne tarteko hutsune, bertikal eta horizontalen bolumen handia dute. Hauek gainkaldetik altzairuzko barrez eta hormigoi armatuz betetzen dira.
Gauzatze abiadura eta karakteristika isolatzeaileak direla eta, oin gutxiko eta argi txikiko eraikinetarako baliogarriak dira.

4.1.1.4.1 Blokatuak
Zur trinkodun sistemek fabrikak baino etekin espazial eta industrial hobea dute; baina euren erabilera funtzioanitz aldakorrak eta normalki ekarritako zura izanik, lehiakortasuna gutxitzen da.

Nukleo industrializatuak. Hertsatu eta trakzionatuak:

Bere osagaiak guztiz lantegian eginda dituztenak dira, nahiz eta muntaia zati bat obran egiten den.
Eraikuntza mota ezberdinetan emaitza onak eskeintzen dituzte.

Juntura gabeko tamaina handiko mortuen jarraipenak, industrializatutako itxituren muga estetiko garrantzitsuena dira.

Orri nagusia, nukleo erresistentea, hertsatua edo trakzionatua egon daiteke.

Itxitura industrializatuen nukleo erresistenteek ez dute egitura kargen igorpena onartzen eta ezin dira gogortzeko erabili, egitura eta itxitura funtzio bikoitza duten elementuek ezik.

Itxitura industrializatuen behar geometrikoak, “in situ” eginiko egitura elementuen neurri ahalmenekin ez datoz bat.

Egitura eta beste eraikuntza elementuekiko itxituraren mugimendu diferentziara aurrikusi behar da.

Zubi termikorik gabe isolamendua konpontzen dute.

Eraikinaren egitura eta nukleo arteko erlazioa.

Morfologikoki nukleo erresistente industriazilatuen bi mota ezberdintzen dira: Egitura sarea dutenak eta panelez osatuak daudenak.

Normalki itxitura industrializatuak kanpoko akabera eta ezaugarri nabarmengarrienen arabera sailkatzen dira.

Egitura helburuak ez izateagatik, itxiturak lantegian sortu daitezke eta ondoren, obran, jada eraikia dagoen egituraren gainean ezarri. Hau dela eta, gero eta arruntagoa da “in situ” eginiko egitura eta itxitura industrializatuak dituzten eraikinak diseinatzea.

Itxituraren nukleo erresistentea eta egituraren arteko kokapen erlatiboa.

Egitura sarean landatua
Forjatu artean kokatua
Euskarri artean kokatua
Aurreko planoan kokatua

Itxiturako indarren egiturarako igorpena

Kargak egiturara ainguren bidez igorri behar dira, honetarako bi aukera mekaniko daude: elementuak ixkinako habean ezartzen badira itxiturak flexohertsaketan egingo du lan, habeetatik zintzilik bada aldiz flexotrakzionatua egongo da.

Itxituraren barneko lan egiteko modua tipologiaren araberakoa izango da: sare-sistementetan azalekko elementuek, ainguretara esfortzuak igortzen dituzten sareko barretara igortzen dituzte. Paneletan elementu osoek plakekin lan egiten dute, esfortzuak zuzenki ainguretara igorriz eta azpiegiturara igorriz sistema mixtoa denean.

Jatorri termikodun mugimenduen kontrola

Itxituraren diseinuak elementuen jatorri termikoko mugimenduak kontutan izan behar ditu, higitze erlatiboak onartuz eta neurri aldaketak onartzen dituzten junturak erabiliz.

Elementuen arteko junturetarako ohiko mihiztatze irtenbideak erabil daitezke: topeka, teilakatuz, simpleki landatuz, landapen anitzaz, mihiztadura landapena, juntura-estalkiz eta malgukiz. Orokorrean fabrikatzaile bakoitzak bere patenteak erabiltzen ditu konponbide hauetan erabiltzeko.

Motak

A. Erretikulatuak

Geroz eta gehiago erabiltzen dira; baina ez dira eraikuntza “komertzialean” erabiltzen. Ohiko irtenbidetatik urrunduta daudez erakargarritasuna galtzen dute, hala ere hauen erabilpena handituz joango da, hauen osagai funtzionalen instalazioa eta espazioarekiko eta kalitate abantailak hazten dioazen heinean.

A1 Zorroten bertikaldun azpiegitura duten sistema industrializatu erretikularrak

Barnealdean
Barrukoa
Kanpoaldean

A2 Habe horizontaldun azpiegitura duten sistema industrializatu erretikularrak

Barrualdean
Barrukoa

A3 Armazoi formako azpiegitura duten sistema industrializatu erretikularrak

Kanpokoa
Barrukoa
Barrualdekoa

B Panelak

Panel izendapenak irtenbide ezberdinak hartzen ditu beregan, osagai industrialak erabiltzeagatik, azalera esanguratsu bat izan eta proportzinalki txikiagoa den lodiera izateagatik bereizten dira.

A Sailkapen efektuak honela bereizten dira:

B1 Moldeatutako aurrefabrikatutako panel astunez osatutako sistema industrializatuak.

Osagai moduan hormigoi eta ore hidraulikoak erabiltzen dituzte.

Itxitura moduan panel astunak erabiltzean, egitura funtziorik ez dutenean, bere kalitate, azkartasun eta kostu bermea handitzen doaz, obrarako langile espezializaturik ez baita behar.

Gehienbat estaldura gabeko ikusizko kanpoko orri bezala erabiltzen dira.

Merkatuan panel homogeneoak, hormigoi armatuzkoak eta heterogeneoak aurkitzen dira, hauek barruan isolatzaile termikoa, poliestirenoa, ekartzen dute. Azken hauek guztizko itxitura konponbide bezala erabiltzen dira industriako eraikinetan.

B2 Moldeatutako aurrefabrikatutako panel arinez osatutako sistema industrializatuak

Nagusiki zura, metala, plastikoa eta materian konposatuak erabiltzen dituzte.

suteen aurkako babes sistema



Suteetan eraikinek eduki beharreko gutxieneko eskaera erabiltzaileek minik ez hartzeko ahal den arrisku gutxiena izatea da. Gainera, kontuan hartu beharrekoa da sutea ez zabaltzeko beharrezko diren betebeharrak behar bezala betetzea, bai eraikinaren barrutik bai kanporaka.
Los elementos sustentantes:apoyos, fijaciones, etc. Deben resistir un incendio localizado en una planta.
Kontutan hartu beharreko osagaiak: apoioak, fijazioak,... eraikinaren zati zehatz bateko sutea jasan egin behar dute.

suteen aurkako erreakzioa

La reaccion al fuego de los materiales de acabado del cerramiento y los que revisen las superficies interiores de las camaras ventiladas debe evitar la propagacion del incendio y evitar la producción de gases toxicos.
Itxituren bukaerako materialek egin beharreko erreakzioa eta beren barruko kamaretara dauden materialena suaren zabaltzea eta gas toxikoak eragitea ekidin behar dutena da.





Suaren aurkako erresistentzia

Baldintza hauek ezarri ohi dira honetarako:

Eraikineko eremuen artean ez pasatzeko suari erresistentzia dioten “antepetxoak” jartzen dira.
Bata bestearen ondoan dauden eraikinen artean zokoa uzten da.

erabiltze segurtasun sistema

garbitasuna eta mantenua

eskaerak ez dira aldatzen itxitura motaren arabera. Hala ere, oso ohikoak dira barrutik bertara sartu ezin den itxitura industrializatuak. Eta hortaz, kanpotik garbitzen da.
Kanpotik garbitu behar den kasu hauetan beharrezkoa izango da zintzilik dagoen kabina bezalako sistemak pentsatzea.

tenperatura kontrol sistemak

Fatxadako itxiturek eragina dute eraikinaren barru eta kanpoaren arteko tenperatura aldaketan.

Itxituren izaera pasiboaren kontrol soila, oso korapilatsua izaten da eraikitze desberdintasun oparoa eta eraikitze sistemengatik.

itxituren eragin zuzena oso kontutan hartzen ari dira, energia aurreztearen arduragatik.

zeharkako eragina

kontrol sistema:

-fatxadako itxituren trasmitantzia termikoak
-azaleko eta tarteko kondentsazioa sortzearen aukera.

Isolatzaile termiko bereziak erabiliz egiten da trasmitantzia termikoaren kontrola. Eta honen lodiera guk nahi dugun efizientziaren araberakoa da.

eragin zuzena

eragile gehiago kontutan hartzea ahalbidetzen du honek:

-eguzkiaren erradiazioaren beroa xurgatzea.
-guk sentitzen dugun beroa gordetzea.
-kanpo eta barruaren arteko tenperatura aldaketa.
-aireztapenaren aldaketa.
-aldaketa hauek modu onekoa izatea.

Itxitura kontrol sistemak efizientzia maila haundiagoa lortzea ahalbidetzen du, baina diseinu askoz ere konplexuagoa behar da. Baita oraindik oso garatuta ez dauden sistema bizkorren gestioa ere.

pantailak

En los sistemas activos la relacion directa del cerramiento con el ambiente exterior se realiza mediante pantallas absorbentes que permitan captar la mayor parte de la energia radiante de origen solar. El material constructivo con mayor grado de absorción es el vidrio transparente por su permeabilidad.

Los materiales con colores o revestimientos oscuros, el acero galvanizado y algunos otros materiales tienen absortancias de radiación elevadas, pero no llegan a la del vidrio y ademas no alcanzan el grado de confinamiento energetico de este.

interkanbio kamara

Aire kamara berezi bat da. Sartzen den airea erregulatzen du eta eguzkiak berotzen duen airea sartzea eta ateratzea kontrolatzen du eta beroa trasmititzen du.

sentitzen dugun bero biltokia-akumuladorea

Bero espezifikoaren eta materialen pisuaren araberakoa da. Itxituraren inertzia termikoa kontutan hartu behar da. Izan ere, itxiturek trasmititzen dutena funtzionamenduan dagoen eraikinaren inertzia osoaren zati bat besterik ez baita. Eta gainera, bere kokapenagatik, erabiltze eremuko osagaiek baina efizientzia urriagoa du.

itxitura industriaratu arinekin egindako lokaletan gerta daiteke pareta hotz sentitzea. Hau, normalean girotze klimatiko azkar bat erabilita ekiditen da, itxituraren ondoan jarrita.

bero “latente”aren biltokia edo akumuladorea.

XX.mendeko bigarren erditik aurrera, materialen egoera aldaketarekin lortutako beroaren akumuladore hauen erabilera ikertzen aritu dira.

ur iragazketaren kontrol sistema.

Fatxaden iragazkaiztasun maila lekuan lekuko klimarekin lotuta dago eta baita itxituren ezaugarri konstruktiboarekin, puntu bereziak konpontzearekin, exekuzio kontrolarekin eta mantenuarekin ere.

Eraikina inguratzen duen itxiturarekin ura sartzea ekiditzea kapa jarrai eta kapa etenetan solapa eta tolesturak eginez ebazten da.

Itxitura guztiak batera hartu behar dira kontutan eta ebazte guztiak jarraiki egbin behar dira. Egia esan, oso arraroa da kapa bakarrez egitea itxitura.

Soluzio asko erabili izan da eraikinetan iragazkaitasun maila desberdinak lortzeko asmotan. Eta ondorioz, emaitzak ere oso bestelakoak izan dira.

osagai hauek edukitzen dituzte itxituren emaitza hauek:

rebestimenduak

inguratzaile edo rebestimendu jarraiak


Materiale hidraulikozko geruzak dituzte. 10 eta 15 mm bitarteko lodierak eta menbrana malgu batzuk, polimerozkoak, konposatuak edota elastomerozkoak.
Ura filtratzeari dion erresistentzia maila honen araberakoa da:
oinarriaren aderentzia.
Ur lurrunarekiko iragazkortasuna.
Kimika aldetik zein oinarriarekiko mugimenduarekin duten elkargarritasuna edo konpatibilitatea.

inguratzaile etenak.

Baldosa edo itsatsitako nahiz mekanikoki jarritako piezak, eskamak, lama edo plakak dira.
Ura sartzen uzteko duten mailak honako irizpide hauek ditu.

piezen tamaina
piezen malgutasuna
eusten duen eremuarekiko daukan itsaskortasuna.
Kimika aldetik zein oinarriarekiko mugimenduarekin duten elkargarritasuna edo konpatibilitatea.

ura sartzearen kontrako hesia.

aireztapenik gabeko aire kamarak.

Hauek materialen etendura sortarazten dute eta ura filtratzea ekiditen. Sistema honek kanpoko geruza jarraia izatea beharra du edo estaldura jarraikoa behintzat.

aireztatutako aire kamarak

aireztapen egokia bermatzen duten irekidurak dituzte. Ur lurruna sartzea ahalbidetzen dute. Egoera jakin hauetan ura likidoa egongo dela aurrikusten da eta noizean behin ur hori nola aterako den pentsatu behar da. Beheratik ateratzea eta horretarako kanpoko geruzetara nola pasa.

Zulo hauetatik euri ura ere barruko geruzetaraino sartuko dela pentsatzen bada, ur filtrazioei aurre egiteko moduko gaiak jarri behar dira.

Hidrofoboak ez diren isolatzaileak.

Isolatzaile hauek apar plastikoekin eta beirazkoekin egiten dituzte, ura sartzea galarazia duten ur burbuilaz osatuta daudenak berauek. Horrela, ur likidoak ez die kalte egiten. Hala ere, Ur filtrazioen kontrako hesi bezala soilik geruza jarraiak direnean edota bere kokapenak ura barruraka bideratzea sahiesten dutenean erabil daiteke, lotuneak kontutan izanda. Eraikuntza osagaiekin elkarlan ona izan dadin, gehienetan apar plastikoa den isolatzaile termikoa erabiltzen da.

xafla iragazkaitzak, fatxadetarako.

Aire kamara aireztatuetarako isolatzaile termikoa erabiltzen den hauetan erabiltzen dira hauek. Geruza isolatzailea modu jarraian inguratzen duten oihalezko menbranak dira. Ur likidoarekiko iragazkaitzak eta ur lurrunarekiko iragazkorrak.

itxituraren geruza nagusiaren osakera. “nukleo erresistentea”

Ur likidoa ez filtratzeko mekanismoetan geruza nagusi honek parte hartu dezake. Horretarako, ordea, lodierak ondo pentsatu beharra dago eta baita gaien higroskopizitatea, loturen junten arteko iragazkaiztasuna eta geruzaren barruko inguratzailea ere. Industriaratutako itxituren abantaila haundienetako bat zera da, zubi termikorik ez izatea. Beraz, gaur egun itxitura mota hauetan ez da inola ere onartzen kondentsaziorik.

sistema akustikoaren kontrola.




Itxitura itsuetan ez du horrenbesteko eraginik beren materialetan, gai honen inguruan, izan ere berezkoa baita itxitura “irekiak” baino hobea izatea. Bereziki itxitura ireki igarotzeko moduetan.

Soinua igarotzeko bide nagusiak hauek dira: zulo, aireztapenerako bideen zirrikituak, materialaren jarraitasuna eta solidoen arteko soinu trasmisioaren zurruntasuna.

Fabrika eta matrize hidraulikoekin lotutako gaien kasuan, inguratzaile edo revestimendu itsatsiek soinu trukaketa txikitzen du. Eta berriz, panel industriaratuetarako lotura eta juntak ondo egitea da garrantzitsua.

Juntak seilatzeko materialekin ebatzi behar dira, itxituraren alde banatan dauden apar plastiko zurrunezko junten azpikaldetan jarrita.

Xafla pisutsuen lotuneak ez du inongo arazorik aire bidezko trasmisioa gainditzeko. Bere masa handi eta loturetako materialaren etendurei esker. Xafla arinek aldiz, mugimendu nabarmenak jasaten dituzte eta zarata ateratzen dute eusten duten piezekiko marruskaduragatik. Lotune hauek geruza nagusi erresistentetik kanpo gelditzen badia, bere isolatze gaitasuna gainbegiratu egin behar da. Geruza nagusiaren beraren osagai badira, tartean materiale malgua jartzea gomendatzen dute, eta aitzitik, barruko pieza badira tenperaturaren eraginez jasandako aldaketa ia ez da nabari, baina bai ordea honen ondorioz egingo duten zarata.

Lotune eta junta asko edukitzen dituzte kasu hauetan eta hau ez da komeni txertatutako aparra eta xafla finak integratzen dituzten itxitura arinetan. Hauetan pisuak eta zurruntasunak maiztasun tarte jakin batzuetan izaera kaxkarrak izatera behartzen ditu.
Jarrera hau hala ere, maiztasun edo frekuentzia jakin batzuk filtratzea lortzen duten osagai bereziek hobetzen dute.

Isolatzailea

Zirrikiturik gabeko itxituren isolatze gaitasuna beren masaren araberakoa da soilki.

Solapatuta ez dauden piezekin egindako eta aireztatutako orriek ez dute batere eragiten honetan. Aldiz solapatuak bi norabidetan dauzkatenetan beren isolamendu gaitasunak oso argi zehaztu behar dira.

xurgatzailea (“absorbedor”)

materiale isolatzaile malguak, bereziki zuntz aglomeratua, oso xurgatzaile onak dira. Baina kontutan izan behar dugu ez dutela eragin berdinik frekuentzia edo maiztasun guztientzako.

Aire filtrazio kontrol sistema

Junta motak aukeratzeko orduan hau da kontutan hartu behar direnak: sistemaren ezaugarriak, erabilitako elementuak. Eta ura eta haizea geldituaraztearen betebeharrak beregain hartu beharko ditu.

Geldiarazte hau solapa, deskonpresio kamara eta elastomero eta seilatzeko itsaskinek egindako presio juntadun hesiekin egiten da: poliuretanoa, polisulfuroak eta bereziki silikonak.

Diseinuak kontutan hartu beharra dauka edozein osagai kendu litekeela itxituraren zurruntasuna eta ura geldiarazteko ahalmena mantenduta.

Kodigo teknikoak filtrazio bezela, soilik elementu diafanoetatik sartzen direnenak, hartzen ditu eta horrela itxituraren izaera termikoa zehazten dute. Hala eta guztiz ere, itxitura itsuen zirrikituetatik beti sartzen da zerbait, eta gutxi batzutan kalte garria da.

Aireztapen sistemak

Oraintxuarte aireztapena zulo, osagai ireki eta aireztapenerako apropos jarritako sistemetatik egiten zen. Gaur egun berriz, aire masa handien mugitzea ez da oso onargarria arrazoi ekologikoak, sanitarioak, egonkortasun arrazoiak eta diru arazoak direla eta.

Erabilera edozein dela ere, bero-hotz klimatizazio sistemak erabiltzea orokortzeak eta pertsona guztientzako erosotasun parametro berdinak hartu behar izatearen zailtasunak erregulatzeko moduko klimatizazio sistemak egitera behartu gaitu.

Aireztapenerako behar den aire aldaketa horretan parte hartzen duen osagaia izan daiteke fatxada aireztatua.

Aireztapenerako zoko eta zirrikituek soinu trukaketarako zubiak bezala egiten dute, hortaz, hauetan erabiltzen diren materiale guztiek eremu hauetan duten izaera zehaztu egin behar da. Eta gainera, erabileragatik jarritako itxiturekin, zona fonikoarekin eta berezko izaerarek
begiratu. Aireztapen osagairen batek kanpo eta barrua bateratzen ez dituenean, zuzenean behintzet, ondo aztertu behar da nondik doazen erlazio hauek eta espazio hauek bereizten dituzten gai hauen soinu trasmisioa nolakoa den.

kanpoko inguratzaile edo “revestimiento”a

Garai bateko paretek, lodiera handikoak hauek, inguratzaile jarraiez zeuden jantziak barruko fabrika txarra zenean edota materialek zuten bizi esperantza murritza zelako hau komeni zenean.

Klima heze eta euritsutan ohikoa zenez, kanpoko inguratzaile etenak erabiltzen ziren; geruza nagusitik kamara batekin urrunduak. Izaera hidrikoa hobetzen zuten, baina izaera termikoa ere aldatzen zuten. Kamara honekin trasmisio termikoa galarazten baitute, bai erradiaziozkoa eta baita konbekziozkoa.

Gure inguruetan hau ez da inoiz fatxada nagusietan erabili, eremu honetan fabrika potoloagoak eta inguratzaile jarrai oso iragazkaitzak erabiltzen ziren kare morteroekin oinarrituta. Baina beste leku askoren kasuan hau erabiltzen zen. Fatxada inguratzaile arindun hauek hala ere, fabrika xaflez ordezkatu ziren eta hauekin sortu zen kamara.

Mekanismo erresistentearen ardura kanpoko zein barruko geruzak osatzen duten horma kaputxinoen aldera, normalean barruko geruzak egiten du lan hau eta kanpoko geruza ere berak eutsi dezake.

Karga horma egiturako eraikinetan, fabrikaz osatzen zirenetan jakina, geruza erresistentea kanpotik aldatzean aldaketa sustantziala lortu zen. Egitura pisutsu hauetan pisu eskas honekin eragiten zuen aldaketa handia zen: egonkortasun handiagoa eta egite errexekoa.

Hormigoizko egitura erretikulazkoetan ere berdin mantendu zen, geruza erresistentea kanpoan jartzen jarraitu zuten. Kanpoko inguratzaile edo estaltze honen ideia berriro agertzeak nahiz isolatzaile termikoa erabiltzeak itxitura mota askoren iturri moduan jokatu dute. Kanpoko geruzak ez baitu eragin zuzenik egituran.

Gaur egun ebazpen hauek erabiltzen dituzte:

kanpoko inguratzailerik gabe

Ebazpen ohikoa da. Geruza nagusiena fabrikaz egin ohi da edo fabrika prefabrikatuz. Fabrika arrunta denetan kontutan hartzekoa da barruan haize eta ur filtrazioak beregain hartu behar dituzten kapak eduki behar dituztela eta kondentsazioak drenatu.

Xafla pisutsu industriaratuak erabiltzen direnean juntek dute arrisku gehien, seilatu bikoitzekin egin beharra dago: kanpotik eta barrutik.

Inguratzaile jarrai itsatsia


Ore hidraulikoak erabiltzen dira: zementu morteroa, kare morteroa, mortero konposatua eta erretsin gehigarriak dituen eta enfoskatuak, raseoak nahiz estukoak egiteko erabiltzen den morteroa.

Tenperatura aldaketagatik izaten diren dimentsio aldaketak soilik materiale elastiko malguekin gertatu litezke. Oinarriari egokitzen zaizkion aldaketak izaten dira, junten kontrola erabiliz. Beste kasuetan, inguratzailearen geldiarazkarritasuna edo “estanqueidad”-ea eta iraunkortasuna ahalbidetzen duten mikro-haustura sarea sortzen dute. Eremu hauetan komeni da geruza nagusiak egonkortasun haundia eduki behar du eta inguratzailearen itsaskortasuna handia izatea.

Ainguratutako (Giltzatutako) estaldura jarraia

Apar plastikozko plaka isolatzaileek osaturiko azal baten gainean ezartzen diren zementuzko morterozko pastak (ore) erabiltzen dira. Estaldurak isolatzailea zeharkatuz orri nagusienari josten zaion armadurazko sarea du.

Estaldurak neurri aldaketa garrantzitsuak jasaten dituenez, beharrezkoa da materialaren ezaugarri mekaniko eta termikoak, estalduraren lodiera eta geometria kontutan hartuta, dilatazio termikoak kontrolatzen dituzten junturak erabiltzea.

Fabrikazko orria

Ohiko “Cavity wall” deritzona, bertan fabrikazko orri jarrai bat itxituraren nukleo erresistenteari gainjarri eta josten zaio. Orri hau nukleoa eraiki ondoren egiten da, honen ondorioz itxituraren estankotasuna ezin zaio orri honen portaerari soilik atxiki.

Itxiturako kanpoko orria eta orri nagusiaren arteko aire ganberak aireztatua egon behar du, kanpoko orria zeharka dezakeen ur likidoa eta honen xurgapen eta kondentsazioak sor dezakeen hezetasuna deuseztatzeko.

Normalki kanpoko orriak karga grabitatorioak ez ditu nukleo erresistentera banatzen, zimendura eta eraikinaren egiturara baizik.


Kontutan izan behar da kanpoko orria tentsiopean dagoela, hau temperatura aldaketen ondorioz gerta daiteke, batez ere horma-atalek neurri handiak badituzte (gure latitude eta kliman 5m.tik gorakoak direnak). Beraz, ez dira neurri horiek gainditu behar tentsio horiek jasan ditzakeen eta jatorri termikoko dilatazio kontrol junturarik ez den bitartean.

Kanpoaldeko mortua banatzen duten horma-atalen ertz eta izkinetako tentsio bilguneek ainguratze elementu gehigarriak izan behar dituzte.

Itxituraren kanpoko orria eta orri nagusia elkartzen dituzten aingurek herdoilezinak izan behar dute, kanpoko orriaren mugimendu bertikal eta horizontalak onartu eta ura orri nagusira sartzea galarazi behar dute.

Itsatsitako estaldura ez-jarraia

Askotan erabili izan ohi dira orri nagusira itsatsitako zeramika eta harrizko itxiturak, hauek ur iragazpenarekiko erresistentzia handitu eta iraunkortasuna hobetzen dute.

Harrizko itxituretan orri nagusira landatzen diren eta piezak ertzetatik eusten dituzten aingura metalikoak erabiltzen dira. Piezak izkinetan eusten badituzte hobe. Piezak arinak direnean eta askatzeko arriskurik ez dutenean, landapena aingura gabe egiten da, erresistentzia handiko ore itsaskorrak erabiliz.

Kasu guztietan erabilitako mortero edo ore itsaskorrak piezen atzealdea estali behar du, itxitura higrotermikoaren portaeran ezberdintasunak sor ditzaketen hutsarteak egon ez daitezen.

Estaldura teilakatu ez-jarraia

Gaur egun, oraindik erabiltzen diren elementu tradizionalei, oinarrizko ezaugarri ezberdinekin lan egiten duten elementuak gehitu zaizkie. Hauek ordea, oinarrizko eskaera batzuen aurrean portaera hobea dute.

- Dentsitate baxuko zur laminatuzko taulek 2,4m-rainoko neurriak izan ditzakete. Nahiz eta zur naturalaren begizko eta ukimenezko ezaugarriak mantendu, tamainarekiko egonkortasun handia azaltzen dute, atontzeko azkar eta errezak dira eta mantentzea merkea da. Neurri handi batean zur naturalezko estaldurak ordezkatu dituzte.

- Dentsitate handiko ohol laminatuak produktu plastikoak dira, gehienbat zelulosazko (papera edo zurezko ohola) armadura duten erretxina fenoliko eta melaminikoak. Zurezko ehundura, kolore lau eta akabera metaliko edo materialarekin eta prozesu produktiboekin bat datozen beste hainbat izan ditzakete.

Erabiltzen diren zenbait produktu erradiozio ultramore eta urarekiko sentikorrak direnez erabilitako materialarekiko bermeak muturreraino eraman behar dira.

Egonkortasun eta erresistentzia altuagatik, mekanizaziorako gaitasunagatik eta landapen sistema ezberdinetara egokitzeko erreztasunagatik geroz eta gehiago erabiltzen da.

- Estrusio prozedurek zeramikazko pieza zulodun, konpaktu eta tamaina handiko mihiztatu erresistenteak, profil arin eta beste prozeduren bitartez orri nagusiari landatzen direnak ekoiztea erraztu dute. Erraz ezartzen dira, mantenimentu kostea txikia da eta asko irauten dute.

- Harrizko plakak batzutan estaldura teilakatzen dira, baina ez da ohikoa.

- Beira estaldura solapatuetan ibili izan da argiztapen ezaugarriak kontutan hartu gabe.

Ondo-ondoan jarria ez jarraia

Juntura irekiak dituen ondo-ondoan jarririko estaldura ez jarraia, itxituraren orri nagusiaren kanpoan jartzen diren isolatzaile ez-hidrofiloekin erabiltzea kontsekuentea da.

Isolatzaile ez-hidrofiloak, normalki poliuretano aparrak, itxituraren kanpo orriari itsatsita erabiltzeak kanpo estalduran gerta daitezkeen ur eta aire iragazkortasunekiko eskaerak jeisten laguntzen du. Honek isolatzailearen babes bezala lan egiten du, mekanikoki ahula eta erradiazio ultramoreekiko sentikorra baita.


Itxituraren ezjarraitasunaren ondorioz piezen mugimendu termikoek sorturiko tentsioak mugatu eta atzealde eta kanpoladearen arteko aire ganberako tenperatura azkar orekatu daitezke.

Itxitura hauei dagozkien arazo nagusienak orri nagusian ainguratzeko isolatzaile termikoa zeharkatzen duten elementu erresistenteak kontatzearen eta itxitura zeharkatzen duten zulo eta itxitura diafano horiek sortzen dituzten ezjarraitasunak konpontzearen ondorio dira.

Merkatuan material ezberdiniko egokiak diren ainguraketa generiko eta espezifikoak daude.


Hasiera batean harriz itsatsiriko itxituretarako bezalakoak ziren anklaien eratorriak erabiltzen ziren, tamaina, gogortasun eta erresistentzia handiagoa zutenak. Baina gaur egun azpiegitura arinetara jotzen da, ezarpen lanak eta honen ondorioz muntaia denbora murrizten baitute. Azpiegitura hauek, erresistentzia nukleoa fabrika bat denean, itxituraren oreka bermatzeko beharrezko diren ainguratze puntuak ez dituzte gutxitzen. Nukleo erresistentea armazoi bat bada, bertara landa daiteke edo zuzenki eraikinaren egiturari lotu, beti ere armazoiari dagozkion ainguraketak erabiliz flexio eta gilbordura efektuak gutxitzeko. Kasu honetan ebaketa erresistentea eta honen ondorioz azpiegituraren kontea nabarmen handitzen da.

Estaldura hauetan itxitura teilakatuetan erabiltzen diren material berak erabiltzen dira eta hauen mugak txikiagoak izan ohi dira bien arteko elkarrekintza urria dela eta.

Barruko estaldura

Hauek barruko espazioarekin kontaktuan dauden itxitura geruzak dira. Konplexutasun handia izan dezakete baina baita batere egon ere ez.

Existitzen ez dena

Aintzinatik bizitokiek barruko estaldura izan dute. Lehen arrazoia funtzionala izan zen, hautsa, zikina eta xomorroak bil zitezkeen ezjarraitasunetara zuzendua; nahiz eta erosotsun handiago bat egokitzen zuen ornamentazio zuzen eta ez-zuzenerako oinarritzat ere balio izan zuen.

Aintzinatik arrunta da espazio handien itxiturek eranskinik gabeko nukleo erresistentea azaltzea. Estaldura gabeko harrizko, zeramikazko edo hormigoizko hormak aurkitzen dira. Espazio horietan gelak erlatiboki motzak dira eta erosotasun maila espazio txikietan murritzagoa da, nahiz eta betiereko egoera bat izan daitekeen.

Jarraiak

Hutsarterik gabeko mortua lortu eta ornamentazioaren oinarritzat lan egiteko sortuak, pixkanaka oreka, erresistentzia eta azalera kalitate handiagoa lortzen lagundu dioten materialak erabili dira. Karezko morteroak eta bereziki igeltsuzko oreak buztinezko estaldurak ordezkatu zituzten. Lehenbizikoak zementuzko nahasketengatik baztertuak izan ziren eta orain askok gehigarri organiko eta armadurak gehitzen dizkioten ezaugarriak aldatu eta egoera ezberdinetara egokitzeko.
Ekonomikoki egokiak eta kalitate oneko akaberak lortzeko zailtasunagatik erabilera eremua geroz eta txikiagoa da, funtzio higromekanikoko estalduretarako, normalki ezkutuak daudenak, eta akabera bereziko paramentuetara mugatzen delarik, gehienbat aintzinako eskulangintza eta teknika artistikoekin lotua.
Industrializatutako orrien erabilerak barruko estaldura jarraien erabilera zailtzen du junturen tratamentu zaila dela eta.

Ez-jarraia

Orri nagusi sendo bat izateak, gure kulturan normalki fabrika erresistente bat dena, hau estalduraren oinarri bezela erabiltzera jo gintuen, bai kanpoalde eta baita barrualdetan ere. Gaur egun arrastrelatzea erabiltzen da eusten duen orriarekiko mugimendu ezberdintasun eta tamaina txikia duten elementuekin estaltzen denean. Bestalde ore konglomeratzailezko pilotak erabiltzen dira estaldurako elementuak tamainu handikoak direnean eta bere ezaugarriak bateragarriak direnean euste-materialarekin, batez ere mortuaren akaberak ezjarraitasunak eta erabilitako elementuen piezakatzea estali behar dituenean (kasu hau igeltsu laminatuzko orrietan oso arrunta da).
Deskribatutako bi sistemek nibelazio lan zehatzak eskatzen dituzte eta barruko mortuaren oreka barruko orri nagusiaren mugimendu ezarekin erlazionatua dago.

Itxituran zehar dabiltzan zerbitzu sareen kanalizazio kopurua handitzearekin batera beharrezko izan daitezke orri nagusia eta estalduraren arteko espazioa handitzen duten arrastrelatzeak erabiltzea. Kasu hauetan sistema honen erabiltzea alferrikakoa da, azpiegitura independientedun barrualdeko orri bat erabiltzeak orri nagusiari abantaila funtzional eta ekonomikoak ematen baitizkio, barruko gunearen erabilera azalerarik galdu gabe.

No comments:

Post a Comment