2009-10-21

1. KONTZEPTUAK eta EBOLUZIOA

Kontzeptuak

Itxituren industrializazioaren eboluzioak lotura estua izan du egitura eta atondura sistemekin. Halere, bcrondate ideologikoarekiko, baliabide teknikoekiko eta gizartearen egoerarekiko, bide ezberdinak egin dituzte egungo egoerara iristeko. Ezin dugu ahaztu, itxiturak, bete beharreko bi eskakizun mota dauzkala: kanpo baldintzen araberakoak (ingurugiroa, gizartea, kultura) eta betebehar espezifikoen araberakoak (funtzionalak, arauemaileak, teknikoak eta ekonomikoak).Itxituren industrializazioan emandako ideiak ugari dira, proposamenak gutxiago eta porrotak dezente.

Gogoratu besterik ez dago, estalki lauko itoginak W.Gropius Bauhaus-etik botatzeko aitzakia izan zirela, Le Corbusierren Suitzar pabilioiko oihal-horma, hasieran, egunkarietan behin eta berriz aipatua izan zela, gizarte amerikarrak ez zuela Fullerren etxebizitza arinetan bizi nahi izan, edo Fosterren Sansbury eraikinari, itxiturako panelak, eraikitze prozesua amaitu eta hiru urtera aldatu behar izan zitzaizkiola.Lehen urratsakItxituren eboluzio prozesua jarraia da arkitekturaren historian zehar.Burdina egitura gisa erabiltzen hastea, eraikuntza eta eraikuntza-egituren eta zeharka itxituren eboluzioari dagokionez gertaera garrantzitsuena da.

bauhaus


le corbusier

foster, sansburyn

Azken hauen joera, egiturekiko funtzio-desberdinketa eta bere osagaien betebeharrak pixkanaka espezializatzea da. Bata zein bestea, itxituren industrializazioa ulertzeko oinarrizko aspektuak

Paston-en (1851) Beirazko jauregia, itxuren industrializazioaren historiako lan esanguratsu bat da. Industria produkzioko antolaketa-sistema bat baino gehiago erabili ziren: elementu urtuen tipifikatzea, beirak eta aireztatze elementuak; serieko ekoizpena; modulazioa eta baita kalitate kontrola ere. Baina batez ere, arkitektura berri bat isladatzen da zeinetan itxiturak ez du zertan lantegikoa izanik egitura-erresistentziari laguntzeko.



paxton

Bada ordea arazo larri bat: egitura metalikoen suaren aurkako erresistentzia eza, zeinak eragozpen larria suposatzen duen solairu bat baino gehiagoko eraikinetan. Sute larriek, bereziki 1871an Chicagon gertatutakoa bezelakoek, arkitektoen arreta babes ignifugora bideratzen dute. Horrek, estaldura industrialen egundoko garapena suposatu du, eta honela gero eta irekiera handiagoko itxiturekiko egitura autonomoagoak lortzen joan dira.Mende honen lehen hamarkadetan emandako hormigoi armatuzko egituren ezarpen azkarra ere, itxituren industrializazioan eragin handiko faktorea izan da.Garapen lerroen zehaztapena Mende honetako hirugarren hamarkadan itxituren industrializazio mota ezberdinak agertzen dira.

Arrazoi estetikoa. Industrializazio tipifikatu irekia.

Mies van der Rohek, nahita, egitura erretiratzen du, itxituraren egitura-gaitasuna ukatzeko.Elementu tipifikatuz osaturiko eraikuntza industrializatura iristeko, gerra ondorengo Estatu Batuei itxaron behar izan zitzaien, gardentasun eta arintasun bila batez ere eta ez arrazonamendu tekniko-ideologikoengatik.


Arrazoi ideologikoa. Industrializazio modularra

W.Gropiusen kasua oso bestelakoa da. Gropiusek ez zion sekula industrializazio prozesuaren bidetik eta eraikitze esfortzua gutxitzearen bila esperimentatzeari utzi.Kobrezko etxebizitzak, bere azken proposamen europearra, helburutzat produkzioa hartuta planteatzen dira. Panel modulatu tipifikatuez eraikitzen da, hauek zurezko euskarria dute eta amiantozementuzko estaldura barnealdera. Kanpoaldeko akabera aldiz, kobre nerbatuzko lamina batez egiten da.Obrako muntaia errazteko lotura elementuak ere asmatu ziren.Armazoietan egituratutako panelez osaturiko itxitura sistemen garapena agian, Gropius beraren lorpenak baino garrantzitsuagoa izan zen.

Arrazoi teknikoa. Industrializazio itxi arina.




Jean Prouvéren ibilbidea bi faktoreren eraginpean egon zen beti: teknikak eta informazioa baldintzatzen dituen garapen zientifikoa, materialen azterketa eta erabilpena. Faktore horien eragina izan zen eraikuntzaren industrializazioan bultzada nagusia Frantzian II. Mundu gerratearen ondoren.1925ean soldatze elektrikoa eta txapa tolestua erabili zituen. Bere lehen eraikin metalikoaren itxitura, 1930ean, txapa tolestuz zegoen planteatua eta isolamendu sistemak zubi termikoak sahiesteko irtenbideak zituen.Prouvék gerra ondoren proiektu ezberdinetan erabilitako itxitura motak maila goreneko arkitekto ezagun askorentzat eredu izan dira.

Arrazoi ekonomikoa. Industrializazio astun itxia

II. Mundu gerraren amaieran Europan, etxebizitzaren arazoa larriagotu egin zen muturreko egoerara iritsiz. Gainera, hiri berrietaranzko emigrazio masiboa gertatzen ari zen eta industria berriak, eraikuntzako langile gaituenak bereganatzen ari ziren.Eraikuntzaren industrializazioan, sistema tipifikatu astun aurrefabrikatuen alde agertu ziren, orduko gaitasun ekonomiko eta laborala kontuan harturik, egokienak zirelako.Elementu tipifikatuen serieko produkzioaren bidez lortutako etekinak errentagarri egiteko gai ziren empresa handiak sortu ziren. Halere, irtenbide hauek ez zuten esperotako eragina eduki eta ondorioz, aurrefabrikazio astunaren industria krisian sartzen da, eraikitze sistema konplexuen ekoizle gisa oso presentzia baxua izatera pasatuz.

Ingurugiroarekin erlazionatutako arrazoiak

XXI.mendearen hasieran, ingurugiro eskakizunak itxituren eraldaketen gidari bihurtzen dira.Materiale eta teknika tradizionalak hainbeste empresa berritzaileren ekarpenekin bizi diren unibertso batean, ez dago garapenerako bide jakinik, proposamen ezberdinek ekarritako eraginkortasunak mugatutako arroila zabal eta konplexua baizik.Sistemen erabilera intuitiboez gaindi, ezaguera esperimental zientifikotik datorren erabilera arrazionala gailentzen da.