2009-10-21

5.OHIKO ITXITURA SISTEMEN AZTERKETA. MOTAK ETA ADIBIDEAK

Nukleo erresistentezko fabrika itxiturak


Armazoi erresistenteko nukleodun itxiturak

Sare sistemen artean bi tipoligia ezartzen dira batik bat:
• Elementu arruntez osatutako sistemak
• Armazoiz osaturik arpiegitura duten sistemak

Mota orokor hauek aldiz kategoria bakoitzaren barnean itxura oso ezberdineko emaitzak eman ditzakete eta batzutan kategoria batekoa edo bestekoa dela ez ezberdintzeko emaitzak.
Egoera honen arrazoia itxitura baten definizio eta egiteak jarraibide bakar eta linealik ez izateari dagokio, eskaera bereiziei erantzun ematen baitzaio kasu bakoitzean, azken finean itxitura industrialitatuen garapenean lagundu duten kriterio berdinak jarraitzen dituzte:


• Kriterio estetikoak
• Kriterio sozio-kulturalak
• Kriterio teknikoak

Lehenengoei dagokionean, itxitura erretikulatuek egituren desagertzearen bidea hartu dute kanpoaldean, ia beira soilik somatzera iritsi arte, batzutan ikusten ez den harrizko elementu edo jarraian kokatutako laminatuez lagundua edo ordezkatua izaten da baita.
Joera hau beiraren garrantzia sozialaren ondorio da, beste edozein eraikuntzarako materialekin alderatu ezin daitekeena, arkitekturaren garapenaren aro guztietan abian egon dena.

Onarpen sozio-kulturala sozialki onetsiak diren beste hainbat materialen erabilera bultzatzean ere presente dago, harrian eta zeramikan adibidez, hauen erabiltzeko modu tradizionalak hasiera batean itxitura industrialetatik urrutiratuak izan ziren arren.

Azken mende erdian izandako garapen teknologikoari esker diseinatzaileek aurretik zeuden eraikuntzako mugak behin eta berriz gainditu ahal izan dituzte, industria helburu berrien bila bideratuz.

Elementu arruntez osaturiko sistema erretikularrak

• Elementu nagusi bertikalekin

Erabilienak dira. Eusteko elementuak zintzilikatuak daude eta oinarri irristakor bat dute. Bere portaera flexotrakzionatuak eta kargen trasmisio bertikalak etekin mekaniko handia sortzen dute.

Beira edo elementu opakoekiko zati nagusiaren kokapena aldakorra da.

- Kanpoko elementu nagusiak: hasiera batean formak garrantzia.
Adibidea: Mies van der Rohe-ren Lake Shore Drive. Eusten duen egitura ezkutatzea uzten zuen. Gaur egun gutxi erabiltzen da eta elementu laguntzaileen euskarri bezala erabiltzen da.
Adibidea: Renzo Pianoren Lignotoko FIAT-aren, Norman Fosterren Renault Swidon-en eta Richard Rogers-en Lloyds-en zaharberritzeak.

- Zentratutako elementu nagusiak: teknikoki eraginkorrak diren formak. Aldakorrak dira, barnealde eta kanpoaldetik beira-jarri daitezke, ainguraketa eta junturak modu errezean konpondu daitezke. Merkatuan konponbide ezberdinak aurki daitezke, nahiz eta erabilerek atzerapenak dituzte.

- Barneko elementu nagusiak: mekanikoki eta teknikoki eraginkorragoak dira. Posible da iristerrazak diren zuloen konpontzea zailagoa izan arren. Egokitze sistemekin batera garatu dira. Egitura silikonaren eta beirarentzako plano ainguraketa sistemari esker, sistema hauen garapena izugarria izan da. Adibidea: Norman Fosterren IBM, Art Glass eta W. Faber

- Kanpoaldeko elementu nagusiak
- Zentratutako elementu nagusiak
- Barneko elementu nagusiak

• Elementu nagusi horizontalekin

Betidanik elementu bertikalak baino gutxiago erabili izan ohi dira, eraginkortasun gutxiago dutelako eta baita eraikin garaien bertikalitatea indartzeko betidanik egon den joera estetikoagatik. Eraginkortasun altua du itxiturarako banda hotizontal opako eta beiratuak erabiltzen direnean. Adibidea: Perearen REE.


Armazoiez osaturiko azpiegitura

Arrazoi tekniko eta ekonomikoen ondorioz erabiltzen dira hasieratik, batez ere lantegi elementuen muntaian etekin handiagoa izateko. Bilaturiko irudia sare bertikaleko sistemen antzekoa zen.

Armazoien arteko loturek tipologia ezberdinak sortzen dituzte:

• Armazoi itxiak.
Elementuen arteko loturentzat muntaia bikoitz bat erabiltzen da, honen erabilera markozko profil arrunta edo helburu horretarako den akoplamendurako profil berezi baten araberakoa da.

• U edo C formako elementu irekiak

Alde irekietan profil bikoizketa ez da gertatzen. Orokorrean mota hauek desagertzen ari dira, elementu orokorrak gogortasun nahikoa duenean izan ezik, eraginkortasuna gutxitzen dioten gogortzeko elementuak behar baititu.
Armazoiz eraikitako itxitura erretikularrek elementu sinpleez osatutakoek baino muntaia lan gutxiago behar izaten dute, baina pieza eta material kantitate handioagoa behar dutenez obra guztiarena araberakoa da sistema bata ala bestea erabiltzea.
Adibideak: Renzo Pianoren Aluminium Research Institut, IRCAM-en handitzea eta Rue de Meaux-eko etxebizitzak.



• Azpiegituren gaineko armazoiak

Aurreko sistemen abantailen bateratasuna bilatzen duen konponbidea da. Lantegian eratutako piezek berezko azpiegitura bat dute, bere oreka era erresistenziari lotua produkzio prozesu, garraio eta muntaian. Bestalde, obran muntatutako elementu sinpleek itxituraren helburu erresistentea eta eusten duen egiturari kargak igortzeko helburau dute.
Konponbide hau egitura—silikona erabiltzen duten beirazko itxituretan erabiltzen da, muntaia obran egin eta honen portaera bermatzea zaila baita.
Adibideak: Dominique Perrault-en Udaletxe industriala eta Liburutegi Nazionala.

No comments:

Post a Comment