2009-10-21

3. ITXITURA MOTAK




Enborrekin eginiko lehen eraikuntzetatik, balloon framezko egitura arinetara, zurezko eraikuntzak, fatxada, estalki eta estaldurek hainbat etapa pasa dituzte denboran zehar.Teknikak aurrera egitearekin batera eta zurak desintegrazio prozesu gradual bat pairatzearen ondorioz, geroz eta industrializatuagoa den teknologiaren ordainetan, zur trinkoak lekua egin die kapa anitzetako produktu mistoei, hauek, eskaera zorrotzagoei erantzuten dietelarik.




http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/5/5d/Balloon_frame_with_text.jpg/405px-Balloon_frame_with_text.jpg


Fatxadak: fatxada astun eta homogeneoetatik, fatxada arin eta heterogeneoetara.





http://sierradefrancia.galeon.com/arquite2.gif




bilbadura tradizionala enborrekin eginiko fatxada (etxe sajoi tipikoak)

Oinarritzat zutabe eta gapirioak zituzten eraikuntza tradizionalek, fatxada egiteko manposteria erabiltzen zuten. Teknika hau, egitura, pareta zurrunen bidez sendotzeko eta hezetasunaren aurrean fatxadaren iraunkortasuna bermatzeko iraunkorragoak ziren materialak erabiliz aplikatzen zen. Zurezko egituradun eraikuntza hauek Erdi Aroan erabiltzen ziren batez ere, Europan XIV, XV,XVI eta XVII. mendeetan. Gerora, industrializazio garaian Ipar Ameriketara hedatu zen sistema hau, eta bertan, industrializazioa zela eta, garatu egin zen. Sistema honetan, batez ere bilbadura horizontala eta bertikala lantzen ziren.







lehio eta ateekiko loturak gaur egungo soluzioak Egun onarpen handia dauka oraindik 20 cm-tako eskuairatutako enborrak horizontalki ezarriz eginiko eraikuntzak. Enborrak, azpialdean eginiko hutsune baten bidez, bata bestearen gainean ezarri daitezke era zurrun batean, iltze eta ziririk erabili gabe. Fatxada elkarzuten arteko lotura edota fatxada eta barneko horma baten arteko lotura, osotasunaren egonkortasuna bermatzen duen mihiztadura izeneko lotura berezi baten bidez egiten da.


Bilbadura tradizionaletan bezala, pieza guztien arteko loturak mihiztadura bidezkoak ziren eta kanpo egiturak bermatzen zuen eraikin osoaren egonkortasuna. Azken batean, kanpoko bilbadura honek, karga hormaren funtzio bera betetzen zuen. Hasiera batean, enbor arteko loturak morteroz edota lurrez egiten ziren aire hotza barrura sartzea ekidinez. Gerora, juntak lotura geometriko ezberdinez egiten hasi ziren, ura eta haizearen aurrean fatxadaren estankotasuna bermatuz. Lotura hauek mihiztadurak dira, helburu ezberdinetarako (luzaketa, uztarketa…etb.) balioko luketen euren arteko geometri jokuak. Normalean, egitura hauek manposteriazko horma batean finkatzen ziren, zeinak zimendu funtzioa betetzen zuen eta honez gain, zura lurreko hezetasunetik babestu.





http://courses.cit.cornell.edu/arch262/notes/images/07b.02.jpg




http://images.google.es/imgres?
imgurl=http://courses.cit.cornell.edu/arch262/notes/images/07b.02.jpg&imgrefurl=http://courses.cit.cornell.edu/arch262/notes/07b.html&usg=__NGAPl4L84GuloEVKR64dLVdddWM=&h=303&w=300&sz=41&hl=es&start=54&um=1&tbnid=PKDI60Z_N5yEqM:&tbnh=116&tbnw=115&prev=/images%3Fq%3Dballoon%2Bframe%2Bconstructing%26ndsp%3D21%26hl%3Des%26safe%3Dactive%26sa%3DN%26start%3D42%26um%3D1

Eraikuntza sistema hau garatu egin da eta egun ere erabili ohi da barnealdean isolamendu kapa bat gehituta, honela, bere erresistentzia termikoa hobetuz. Honez gaiz, junten geometria ere hobetu da eta ondorioz estankotasuna ere. Azken aurrerapausoa, egitura moduan funtzionatzen zuen zura, txirbilezko tablero eta zurezko txapazko dintel eta habexkez ordezkatzea izan da. Kanpo estaldura ere aldaketa handiak pairatzen ari da; gehien erabiltzen den soluzioa, mihiztadura bidez lotutako edo gainjarritako 20 X 2 cm-ko zurezko lamak dira.

Lama hauek, eurekiko perpendikularki kokaturiko arrasteletara lotzen dira. Zurezko lama hauek behar duten mantenimendua dela eta, geroz eta maizago hezetasunaren kontra ezaugarri hobeak, baina antzeko itxura dituzten materialez ordezkatzen dira. Esaterako, zuntz aglomeratuzko lamak edota azalean zuraren zuntz eta textura, grabatuta dituzten aluminiozko lamak. Azkenaldian, aireztatutako fatxaden estaldurak egiteko zurezko taulak erabiltzen ari dira. Taulen neurri eta itxurei esker, aukera arkitektoniko ugari eskaintzen dituzte. Halere, ezinbestekoa izan ohi da aluminiozko perfilak edo seilatuak erabiltzea taula arteko juntetatik ura pasa ez dadin eta egurra material higroskopikoa izanik, deformazio itsusi eta kaltegarriak izan ez ditzan.



























gaur egungo bilbadura baten aire kamera bentilatudun fatxada detailea,


Boran Ekinci Mimarlik-en proiektua Turkian Kaz mendilerroan
http://www.lascasasprefabricadas.com/wp-content/uploads/2009/08/casa-moderna-prefabricada-madera1.jpg






Edozein lekutan kokatu ahal izateko etxebizitza aurrefabrikatua egurrean
http://images.google.es/imgres?imgurl=http://img422.imageshack.us/img422/1046/mrdv2yn.jpg&imgrefurl=http://www.soloarquitectura.com/foros/showthread.php%3Ft%3D64&usg=__5OxrBhc698949ZPEv2P8Y1eo4RE=&h=654&w=992&sz=145&hl=es&start=1&um=1&tbnid=XaEZSNOf78x5uM:&tbnh=98&tbnw=149&prev=/images%3Fq%3Dmrdv%26hl%3Des%26safe%3Dactive%26sa%3DG%26um%3D1







wozoco etxebizitza blokea Amsterdamen MVRDV (1997



http://images.google.es/imgres?imgurl=http://bligoo.com/media/users/1/88663/images/public/10859/interior_pasillos_pabellon.jpg&imgrefurl=http://chilemadera.bligoo.com/tag/peterzumthor&usg=__VhG0gMgQbO-DYr3P1zsdOKuxfSk=&h=313&w=470&sz=38&hl=es&start=3&um=1&tbnid=tQfWU5sYi9dymM:&tbnh=86&tbnw=129&prev=/images%3Fq%3Dpeter%2Bzumthor%2Bmadera%26hl%3Des%26safe%3Dactive%26um%3D1




Peter zumthor-en Suizako pabilioa Expo 2000 Hannover-erako

OHOLTZAREN GARAPENA

Zuhaitz espezieen aniztasuna dela eta, propietate oso ezberdinetako zurak lorn ditzakegu, erabilera ezberdinetara era ezberdinetan egokitzen direnak. Zura, eraikuntzan erabiltzen den material bizi bakarra da, eta bizirik dirau eraikitze prozesua amaitu ondoren ere. Inguruko hezetasun maila dela eta, zurak dilatazio edota uzkurdurak jasango ditu. Ezaugarri hau kontutan hartu behar da batez ere, estalduretarako zurezko oholtzak erabiltzean. Estaldurei dagokienez, inbestigazio bidez, material honen puntu ahulenak hobetzen doaz baina halere, tratamendu onenak, espezie egokiaren eta bere ezaugarri bereziak kontutan hartuko dituen eraikuntza sistema hautatzean datza.

ZUREZKO ESTALDURAK.

Tradizionalki erabilitako zurezko estaldurak eskama antzekoen bidez osatzen ziren, ingalaterrako arkitektura bernakularretik zetorren tradizioari jarraiki (shingle=eskama), alde bat lotu eta beste aldea libre uzten zen, honela, hanpatze-uzkurtze mugimendua ahalbidetuz, eta euren arteko gainjarketa bidez uraren sarrera eragotzi.

Bestalde, bigarren mailako egiturak eraikitzen dira bilbadura bertikalak osatuz, eskama edo shingle hauek bertan finkatzeko. Honetarako, iltzeak edo torlojuak erabiltzen dira.. Hala ere, estalduraren inguruko berriztapen handiena oholtzarena izan da; elementu gutxiagorekin azalera gehiago estaltzen duen eta modu egoki batean juntak hezetasunetik babesten dituen elementua hain zuzen ere.

Oholtzen ezagupena eta hauen fabrikazio industriala nahiko berriak dira, 30 eta 40. hamarkadetakoa. Estatu Batuetako eraikuntzaren garapenean, 1832an Chicagon, zurezko txapazko oholtzak baliatuz sistema aurrefabrikatu baten erabilera hasi zen. Lehen kontratxapatu fabrika industriala 1930ean sortu zen Estatu Batuetan. Fabrikazio prozesu aurreratuak erabiltzen ziren erretxinak oholtzetan aplikatuz. Honek, fabrikazio prozesuetan aldaketak ahalbidetu zituen. 1951 inguruan iritsi eta hedatu zen oholtza Europan. Eman ziren aurrerapen eta hobekuntzek, zuraren eraldaketa eta baita industriaren aldaketa ere suposatu zuten eta produktu berri bati bidea egin zitzaion: dentsitate ertaineko zuntzen oholtza (medium density fiberboard). Gaur egun, zur trinkoaren ordez erabiltzen dena.

ZUR OHOLTZA MOTAK. Oholtza, luzera eta zabalera, lodiera baina handiagoak dituen zurezko pieza bat da. Orokorrean bi talde daude, zur trinkozko oholtzak eta zuretik eratorritako oholtzak.

ZUR TRINKOZKO OHOLTZAK:
funtsean zur trinkoz osatutakoak, listoiak kolaz itsatsiz. Beraien artean:

-OHOLTZA ALISTONATUAK: beraien artean kolaz itsatsitako listoiak. Luzera berdina edo ezberdina izan dezakete baina zabalera eta lodiera berdina izan behar dute.



http://www.tilly.at/tilly/de/img/produkte/gross/kiefergross.gif

-ARIMA ENLISTONATUKO OHOLTZAK: Kanpo estaldura kontrafibraz osatutako aurpegien bidez eginiko oholtza alistonatuak dira.








http://images.google.es/imgres?imgurl=http://cms.wolfsystem.at/wolf/live/freepage/pspic/bild/44/bild1135787872_Chapa_abed43b297d85ca6e.jpg&imgrefurl=http://cms.wolfsystem.at/wolf/live/navigation/cms,id,230,nodeid,,_country,es,_language,es.html&usg=__FfCqeAopn7HE_dF2OWXvD30fDFQ=&h=250&w=375&sz=8&hl=es&start=1&um=1&tbnid=pD7WH9w2WHD3ZM:&tbnh=81&tbnw=122&prev=/images%3Fq%3Dtablero%2Bde%2Balma%2Benlistonada%26hl%3Des%26safe%3Dactive%26um%3D1 -

MIHIZTATUTAKO OHOLTZAK








mihiztatutako oholtzen bidez eginikoak dira.
http://www.lpperu.com/swf/smartside_panel_06.gif

ZURETIK ERATORRITAKO OHOLTZAK:

zurezko txapen bidez edo neurri txikiko zur zatiak itsatsiz. Hauen azpi-talde ezberdinak daude tamainaren eta forma fisikoaren arabera antolatuak:

TXAPAZKO OHOLTZAK:






-Oholtza kontratxapatua (plywood): Kolaz itsatsitako txapa kopuru bakoitia non txapa bateko zuntzak elkarzut diren ondoko txapako zuntzei. Gerora, beroa eta presioaren eraginez akabera emango zaie. Balloon frame erako eraikuntzetako itxiturak egiteko erabili ohi dira.






http://guntraks.files.wordpress.com/2008/03/contrachapados.jpg ted7uhn

-Dentsitate altuko kontratxapatuak: resio handiz ezarritako kolaz itsatsitako txapak elkartuz osatutako oholtza.





http://www.interempresas.net/fotos/179783.jpeg

-Oholtza laminatua: Paraleloan doazen zuntzen norabidea errespetatuz kolaz itsatsitako txapez osatutako oholtza.


http://img.alibaba.com/photo/210148132/Compact_Laminate_board.summ.jpg http://www.maderasdanielcastejon.com/imagenes/curiosidades/laminado.gif

PARTIKULEZ OSATUTAKO OHOLTZAK EDO AGLOMERATUAK:

-Partikulez osatutako oholtzak: Akaberaren arabera, partikulez osatutako oholtza biluzia edo partikulez osatutako oholtza estalia izan daiteke (zurezko txapak, PVC…etb.)

http://img.alibaba.com/photo/251584936/Particle_Board.jpg

-Txirbilezko oholtza (waferboard): Txirbilak ez daude norabide jakinean eta ondorioz, oholtza osoak flexioari erresistentzia berdina dio.

http://www.plywoodnews.com/manual_image/Waferboard1.jpg

-OSB oholtza (oriented strandboard) edo norabidetutako txirbil oholtza: Txirbilak oholtzaren luzeraren norabide berean jartzen dira kanpo azalean, eta barneko azalean aldiz elkartzut.

http://www.formaxg.com/industrial/components/com_virtuemart/shop_image/product/b8859d40b97ed09daec813a91e6d940d.jpg http://eurasiansupply.com/eurasianconstruction/images/OSB_Oriented_Strand_Board.jpg

FIBRAZKO OHOLTZAK:

-Dentsitate ertaineko fibrazko oholtzak DM edo MDF (medium density fiberboard): Zuntzak erretxin sintetikoz eginiko itsasgarri batez itsasten dira. Egitura uniformea eta ehundura lisoa dute.

http://img.alibaba.com/photo/50290215/MDF_Medium_Density_Fiber_Board_.jpg

-Zuntzezko oholtza gogorrak (hardboard): Tenperatura altuetan eta presio handiko hezetasunean sortutako zuntz hauek jariatzen duten erretxinari esker elkar lotzen dira.

http://www.plywoodnews.com/manual_image/Hardboard1.jpg

Zura beste material batzuekin nahastuz sortutako oholtzak ere badira.












Eraikuntzarako zur eta material ez organikoen arteko nahasketatik eratorritako oholtzak erabiltzen dira: zur-zementuzko oholtzak, zur-igeltsuzko oholtzak, paper-igeltsuzkoak eta kartoi eta igeltsu mota ezberdinen arteko konbinaketa guztietatik eratorritakoak, zur txirbil eta zementuzko oholtza aglomeratuak (atondura akustikorako erabiliak), zelulosazko oholtzak…etb. Azkenik, oholtza mistoak daude: zuretik eratorritako oholtzak dira baina beste material batez osatutako erdiko kapa bat dute.













Oholtza konposatuak (bakelitazko arima, kortxo aglomeratua, espuma sintetikoak edota isolamendurako ezaugarriak dituzten beste material batzuekin) edo oholtza albeolatuak (txapa ondulatuzko,kartoizko…egitura albeolardunak).

http://img.alibaba.com/photo/214062568_3/gypsum_board_plasterboard_wall_board_ceiling_board.jpg (cartonyeso) http://www.cetris.cz/images/tn_deskycetrisdolomitnew.jpg (maderacemento) http://www.plataformaarquitectura.cl/wp-content/uploads/2008/05/1836163287_prodema.jpg

http://img.alibaba.com/photo/214380572/Agglomerated_cork.summ.jpg (corcho aglomerado)

Zuastiko landa kluba, Nafarroa (Patxi Mangado)

Zuastiko Jaurerrira iristean lehenengo inpresioa bertako ikutugabeko naturak ematen du, natura atsegin eta domestiko bat. Honelako parajean Kirol Club pribatu bat egiteko enkargua jaso zuen Patxi Mangadok.

Anbizio handiko proiektua, izan ere, amaitutakoan golf zelai bat eta bestelako kirol instalazioak izango ditu, igerilekuak eta bestelako kantxak besteak beste. Hauei instalazio laguntzaileak gehitu zaizkie, aldagelak, tabernak, jatetxeak, jolas guneak, aparkalekuak eta klub soziala. Dena den, interbentzioaren magnitudea kontutan hartuta ere, ez du lekuaren balio paisajistakoa ahaztu. Honela, neurri honetako eraikuntza programa batek ingurugiroan izango lukeen eragina minimoa izan dadin, orubearen erliebe naturala modifikatu egiten du, plataforma artifizial bat sortuz.

Bertan instalazio gehienak kokatuko dira, igerileku estalia eta taberna euren espacio laguntzaileekin. Plataforma honetatik argiputzu moduan aterako dira eraikinaren irudi bisiblea ostatuko duten bolumenak, planifikatutako era nahasian kokatua, inguruarekin integratuz.

Sarrera nagusia zurezko hesi batez eta kontrol postu batez dago seinalatuta. Bertatik, eraikina, lautada zentral baten inguruan modu aleatorio batean kokatzen diren pabilioi multzo bat bezala irakurtzen da. Lautada, bere alde luzeetan urmael laukizuzen batez eta terraza estali batez mugatuta dago.

Terraza, markesina batek estaltzen du, eta bertatik bista ederrak daude inguruko parajeetara eta igerileku gunera ere. Lautadaren alde laburrak, aldiz, bi eraikin laukizuzenekin ixten dira. Sarreratik gertuen dagoen eraikinak, beheko solairuarekin komunikatzen duten eskailerak jasotzen ditu. Bestea, jatetxearekin komunikatuta dagoen taberna da. Bolumen honen atzean altuera bikoitzeko hirugarren pabilioi bat atzeman daiteke, plataformaren ertzean kokatuta. Honen traza arinki kurbatzen da plataformaren perfilera egokitzeko. Bertan bi aldagela eta gimnasio bat daude, azken hau bi isurialdeko estalkia zulatzen duen argiputzu batez argiztatzen delarik.

Inguruaren influentzia jasotzen duen ordenazio honi kontraesanez, eraikuntza sistema tradizionaletik urruntzen da. Karga horma astunak perfil metalikozko bilbadurez ordezkatzen dira eta forjatuak txapa nerbatu eta hormigoizko mixtoak dira. Estalkian, teilak txapa galbanizatu batez estalia egongo den taula hidrofugo arrastrelatuari tokia uzten dio. Itxiturak beira tenplatuarekin gauzatuko dira gune gardenetan, eta gune opakoetan aldiz, bi azaleko fatxada erabiliko da; barrukoa adreilu barrenutsezkoa eta kanpokoan erretxina fenolikoekin trataturiko taulak erabiliko dira, aluminiozko bilbadura baten gainean.

Arintasunaren aukerarekin jarraituz, barruko banaketak igeltsu-kartoizko pareta aurrefabrikatuekin gauzatuko dira. Hauek puntualki DM lakatuekin ordezkatuko dira, sabaizunak egiteko erabiliko den berbera. Honela, pabilioiak eraikin arin gisa aurkezten dira ikuslegora, plataformako hormigoiaren gaineko harrizko txapatuaren izaera mineralarekin kontrastea areagotzen. Barne azala trasdos bat da, zeramikazko bloke edo adreilu barrenhutsez gauzatua. Barnetik Pladur panel aurrekoitziekin edo DM taulekin estaltzen da. Adreilu azalaren kanpotik isolamendu proiektatu bat aplikatzen da, 5 zmkoa.

Barneko horman bilbadura bat ainguratzen da, horizontalki kokaturiko arrastrel eta taulez osatua. Bilbadura honek Parklex taulez osaturiko kanpo estaldura eutsiko du. Parklex taulak erretxina fenolikoekin trataturiko zurarekin eginak dira, bubingako zurezko 0,8 mm-ko akaberarekin. Era honetan aireztapenerako aire kamara bat osatzen da barne eta kanpo azalen artean. Kanpoaldeko taulak horizontalki gainjartzen dira. Juntura bertikala aluminiozko omega perfil baten bidez gauzatzen da, bere ertzak jasotzen dituelarik. Aluminiozko txapa bat erabiliko da arotziekin egin beharreko loturak ebazteko. Arotziak barnealdearekin arrasean geratuko dira.


PARKLEX SISTEMA

http://www.parklex.com/caste/productos/sistmontaje.asp?id_g=2&id=5

Parklex dentsitate altuko taula estratifikatuak dira. Barnetik erretxina termogogortuekin trataturiko paper zuntzez osatua eta tenperatura eta presio altutan konprimituak. Kanpotik UV erradiazioari eta ekintza atmosferikoei erresistentzi handiko estaldura dute. Osagai berezi bat gehitzen zaio, edozein egoera klimatikoren aurrean zuraren bizitza luzatu, koloreen egonkortasuna hobetu eta akabera berriak lortu ahal izateko. Akabera gama oso handia eskaintzen du, proiektu mota anitzei egokitzeko erraztasuna ematen diona.

MUNTAIA SISTEMA:

Lau muntaia sistema bereizi daitezke:

-Ageriko finkapena torlojuekin.
-Ezkutuko finkapena, tapoiekin.
-Ezkutuko finkapena, eskegitako sistemarekin.
-Ezkutuko finkapena, itsasgarriarekin.

Parklex panelak fatxada aireztatu batean muntatu behar dira. Honetarako, paramentutik separatuta joan behar dira arrastrelen bidez. Hauek bertikalki ezarri behar dira, gutxienez 30 mm-ko aire-ganbera utziz. Isolamendua jartzen den kasuetan, bi arrastrel ipini beharko dira bai horizontalki eta baita bertikalki ere. Airearen zirkulazio egokia lortzeko, aire sarrera eta irteerak ondo dimentsionatu behar dira. Koroan eta abioan gutxienez 20 mm-ko sarrera eta irteerak utzi behar dira; baita baoak dauden kasutan ere. Kameraren sektorizazio bat egitea komeni da, suteen propagazioa ekiditeko. Dilatazio juntak beharrezkoak dira panelen artean eta hauen eta bestelako paramentuen artean, dilatazio mugimenduak xurgatu ditzaten. Junta hauen zabalera panelen dimentsioen araberakoa izango da. Adibidez: 2,44 x 1,22 metroko panelentzako gomendagarriena 10 mm ko tarteak uztea da. Panelen lodiera estali behar den paramentuaren arabera hautatzen da.

Lodierak arrastrelen arteko distantzietan eragiten du: zenbat eta lodiago, orduan eta distantzi handigoa. Kanpo estaldurentzat lodiera egokiena 8-10 mm. bitartekoa da. Panelen atzean airearen zirkulazioa ahalbidetzeko arrastrel bertikal bidezko azpiegitura ezarri behar da. Hau, fatxadak jasan beharko duen haize kargaren arabera dimentsionatuko da. Hautatuko diren profilak muntai sistema eta panelen dimentsio eta lodieraren araberakoa izango da. Korrosio eta usteltzearen aurka egoki babestu beharko dira.

Zurezko azpiegitura: Zurezko arrastrelak tratatuak izan beharko dute. Gomendagarria da panelen euste puntuen azaleran PVC edo polietileno bitsezko junturak ipintzea, babes moduan, hauen bizia luzatuz. Zurezko azpiegitura zonalde lehor edo ez oso euritsuetan erabiltzea posible da.

Azpiegitura metalikoa: Zonalde euritsu eta hezeetan altzairu galbanizatuzko edo aluminiozko arrastrelak erabili beharko dira. Itsasotik gertu, ordea, altzairu herdoilezinezko edo tratamendu anodizatuko aluminiozko profilak erabiliko dira. Parklex panelak gutxienez hiru finkapen puntu eskatzen ditu norabide bakoitzean, horizontalki eta bertikalki. Puntu hauen arteko distantzia finkapen motaren eta materialaren lodieraren araberakoa da. Panelek tenperatura eta hezetasunaren ondorioz jasaten dituzten dimentsio aldaketak kontutan hartzekoak dira panelak zulatzeko orduan. Torlojua erabiltzen bada, zuloaren diametroak torlojuaren gorputzarena baino 2-3 mm handiagoa izan beharko du. Errematxea erabiliz gero, zuloaren diametroak errematxearena baino 3,5 mm handigoa izan beharko du. Hala ere, bi kasuetan, panel bakoitzeko puntu finko bat utzi beharko da, bere grabitate zentrotik ahalik eta gertuen.

Ezkutuko finkapena: Sistema berezia erabiltzen da. Lehendabizi lehen mailako azpiegitura ezartzen da arrastrel bertikalekin. Huen gainean bigarren mailako bat ipintzen da, horizontalki, gida arrastrel batzuk ezarriz lehen mailako egiturari torlojuen bidez lotuta. Hauen arteko gehienezko distantzia 600 mm koa izan behar du, gutxienez hiru jartzen direlarik panel bakoitzeko. Sistema honetan panelak eusteko eskegitako hatzaparrak erabiltzen dira. Hauek panelaren atzealdean finkatzen dira altzairu herdoilezinezko torlojuen bidez. Elementu hauen arteko distantziak honakoak izan behar dute: 10 mm ko lodierarentzat 600mm eta 12 mm ko lodierarentzat 800mm. Itsaspen bidezko finkapena: Sistema hau erabiltzen denean, arrastrel bertikalen arteko distantzia murriztu egin behar da, itsasgarriaren polimerizazio egokia ziurtatzeko. Hau gertatzen den bitartean briden kokapena ezinbestekoa egiten da provisional bada ere, 200-300 mm ko distantziara.

ITXITURA ASTUNAK

http://www.virtual.unal.edu.co/cursos/sedes/manizales/4020001/Clases/Imagenes/clase%20X/foto7.gif http://images.google.es/imgres?imgurl=http://www.virtual.unal.edu.co/cursos/sedes/manizales/4020001/Clases/Imagenes/clase%2520X/foto7.gif&imgrefurl=http://www.virtual.unal.edu.co/cursos/sedes/manizales/4020001/Clases/capitulo%252010/06.htm&usg=__NjajQsQgXqBTcj6lFrwYIpQ07Ps=&h=325&w=200&sz=11&hl=es&start=13&um=1&tbnid=Ce_F--6EkNazRM:&tbnh=118&tbnw=73&prev=/images%3Fq%3Dmuro%2Bromano%26hl%3Des%26safe%3Dactive%26um%3D1

Eraikinaren egitura eta itxitura, bi elementu independiente bilakatzen direnean, itxitura elementuen arintasuna bilatzea izan da eraikuntzaren helburu nagusia. Arintasuna lortzeko, harrian oso garrantsitsuak izan dira mozte lanen inguruko aurrerapauso teknologiko guztiak, laser bidezko mozketa, ur zorrotada bidezkoak…etb. Gaur egun, mozketa metodo berezien bidez, mm gutxiko harri xaflak izatea lortu da. Honetaz gain, garrantsitsua izan da, arlo honetarako anklajeetan eman den eboluzioa. Material mota honen bidez, eraikinen egitura eta itxitura gauzatu ahal izan da, erantzun ona ematen zutelarik babes termiko eta estankotasunari.

Lehenengo ideia teorikoak Orri ezberdinez osatutako eraikuntzaren hasierako ideia teorikoak k.a.tik VII mendeko eraikinetan ageri dira. Bertan, harrizko bi orri erabiltzen ziren, estetikoki kanpoaldea zaindua zutenak eta euren artean, mortero eta harritxoz osatutako kapa bat jartzen zitzaien egonkortasun bila. Sistema hau batez ere erromatarren eraikuntzan erabili ohi zen.

CAVITY WALL http://www.daviddarling.info/images/cavity_wall_insulation.jpg http://en.wikipedia.org/wiki/Cavity_wall












Eraikin bateko horma eratzen duten orrien banaketa fisikoa, oso pausu garrantsitsua izango da eraikuntzaren eboluziorako. Barneko orriari egitura izaera emango zaio eta kanpokoari itxiturarena.

‘Cavity wall’-aren helburu nagusia, aireztapena bermatzea izango da. Sistema honetan kanpoko orria barnekoarekiko guztiz independientea da eta aingura galbanizatu batzuen bidez lotzen zaio barnekoari, honek, funtzio portantea izango duelarik. Normalean karga horma moduan funtzionatzen duten bi zati dira, tartean isolamendu termikoa duena, karga horma hobetua litzateke. Eraikuntza sistema honen erabilerak, arazo berriak ekarri zituen eraikuntzara: materialen mugimendua. Soluzioa: osagai bakoitzaren mugimendu independienteak ahalbidetzean datza.

HARRIAN AKABERA EZBERDINAK

Harrizko aplakatuetan, harri akabera ezberdina duten harri, panelak… aurki ditzakegu. Zenbait akabera:

-Moztua: Harrobitik datozen harrietan erabiltzen da eta akabera leun bat ematen dio harriari, zirkulu zentrokide batzuk marrazturik izaten ditu.(disko zerraren erakusgarri).

http://marmol.deturquia.com/images/cortado.jpg

-Zerratua: Normalean granitoari aplikatzen zaio eta baita harrobiko harri batzuei ere. Mozketa honen bidez, azalera lau eta lakarrak lortzen dira, onda leun batzuekin (diskoaren marrazkiak).

http://www.arrilur.com/files/productos/1096040660_1.jpg

-Pulitua: Harri kristalinoetan bakarrik erabiltzen da, eta azalera leun eta distiratsua ematen dio harriari.

http://www.ilcasone.it/media/icone/pietre_49.jpg

-Lajatua: Batez ere harri estratifikatutan erabiltzen den sistema da. Zintzel zabalekin edo kuña batzuekin egin ohi da, eta akabera latza eta naturala ematen dio.
http://images.google.es/imgres?imgurl=http://www.cananeo.com/images/acabados/apiconado_.jpg&imgrefurl=http://www.cananeo.com/html/info/acabados/apiconado.htm&usg=__OIZipkWpRAuu6EtKDOF5cxCiyGA=&h=300&w=300&sz=59&hl=es&start=8&um=1&tbnid=kTwmEmJYAOPUlM:&tbnh=116&tbnw=116&prev=/images%3Fq%3Dpiedra%2Blajado%2Bacabado%26hl%3Des%26safe%3Dactive%26um%3D1

-Flameatua: Harri granitikoetan egiten da batez ere. Oso temperatura altuetan harriaren azalean egiten den tratamendua litzateke. 45ºtan sugarrak azaletik pasatuz egiten da eta azala 2800 Cº KO temperaturara iristen dela. Akabera latz eta irregularra ematen dio azalari.

http://images.google.es/imgres?imgurl=http://www.cananeo.com/images/acabados/apiconado_.jpg&imgrefurl=http://www.cananeo.com/html/info/acabados/apiconado.htm&usg=__OIZipkWpRAuu6EtKDOF5cxCiyGA=&h=300&w=300&sz=59&hl=es&start=8&um=1&tbnid=kTwmEmJYAOPUlM:&tbnh=116&tbnw=116&prev=/images%3Fq%3Dpiedra%2Blajado%2Bacabado%26hl%3Des%26safe%3Dactive%26um%3D1

FIJAZIO MOTAK

Harrietako aingurak:

-Landatua: aplakatua eutsiko duen egitura edo itxitura zulatzean datza sistema honek, behin zuloa eginda, hutsunea morteroz bete eta fijazioa bertan txertatzen da. Egitura ez da zuzenean kargan sartzen, doipen bat egin behar izaten zaio kargan sartu aurretik.

http://www.hotfrog.es/Uploads/PressReleases/ANCLAJES-FACHADA-VENTILADA-12462_image.jpg

-Atornillatua: jarri eta berahala sartu liteke kargan, piezen diseinuaren arabera askatuz maila ezberdinak izan ditzake. Hiru mota bereiz ditzakegu: -Angeluarrak: karga arin eta aire kamera txikientzat egokiak.

-Hatzaparra: karga pisutsu eta aire kamera txikientzat. -Mentsulak: karga pisutsu eta aire kamera handientzat.

http://www.coaat-se.es/revistaapa/lectura/numero_58/58_p52_i1.jpg

-Azpiegitura: sistemarik sofistikatuena da, gaur egun gehien erabiltzen denetakoa. Eraikinaren egiturari, atxikitutako azpiegitura metaliko bat kokatzean datza. Kargak zuzenean egiturari igortzen zaizkio, eta doiketa on bat egitea ahalbidetzen du. Sistema honen alde ona zera da, doiketa honetan azpiegitura soilik lantzen dela kanpoko azala ukitu gabe.

Anklajeetan, bi motakoak bereiztu daitezke, bermapuntukoak: plakaren pisua eutsiko dutenak, eta retentziozkoak: panelaren iraulketa soilik sahiesten dutenak. Harri eta zeramikarako anklajeak: Fijazio mota hauetarako, kasu batzuetan plaka zulatu beharra dago, beste batzutan azpiegitura bat izan dezakete bertan, plakei jate bat eginda, azpiegitura metalikoan zuzenean finkatzeko. Zulaketa beharrezkoa den kasutan, torlojuak kokatzen zaizkie eta hauek zuzenean atzeko azpiegitura metalikora bermatzen dira. Esan beharra dago gaur egun bai zeramikazko plaken empresek, baita gres plaken egileek ere bakoitzak bere eusten sistema propioak dituztela.

http://www.alcalagres.es/media/docs/01_IntegraTech-de-Alcalagres.pdf
(azpiegitura batean bermatuta) (plakari jatea eraginda)

Hormigoi aurrekoitzizko elementu estandarizatuak

-Plaka albeolar aurretentsatuak:

Lodiera handiko ebaketadun plakak dira, albeoloez arinduak, eta oso zurrunak. Hasiera batean forjatuetarako diseinatuak izan ziren, baina armadura gehigarri batekin horizontalean nahiz bertikalean kokatuak izatea ahalbidetzen dute. Aurreteinkatuak direnez, ezinezkoa da plaketan hutsuneak irekitzea.

-Itxitura panelak: Bi azaletan armaturik dauden panelak dira, neurri estandarizatuetan ekoitziak eta leunak edota nerbatuak izan daitezkeenak, inertzia handitzean panelen sekzioa txikitzen zaie. Ebaketa homogeneoa dute, ‘multikapa’ edo sandwich erakoa izan liteke. Juntak, mihiztadura bidezkoak izan ohi dira, edo bestela elementu elastiko bat tartekaturik. Textura ezberdinetako akaberak edo koloreak eman dakizkioke panelaren azalari.

http://images.google.es/imgres?imgurl=http://www.fachadasventiladas.com/vista/mostrar_foto.php%3Fid_campo%3DFOTO_CATEGORIA_MED2%26id%3D55&imgrefurl=http://www.fachadasventiladas.com/vista/index.php/ES/sistemas/ficha/34&usg=__F0VGu6irZ_7_xKHw-4633lbvrxo=&h=290&w=250&sz=14&hl=es&start=37&um=1&tbnid=-eTttWj8lU3o4M:&tbnh=115&tbnw=99&prev=/images%3Fq%3Dplacas%2Balveolares%2Bhormigon%2Bpara%2Bfachadas%26ndsp%3D21%26hl%3Des%26safe%3Dactive%26sa%3DN%26start%3D21%26um%3D1

Neurrira egindako panel aurrekoitziak

-GRC panelak: ‘Glassfibre Reinforced Cement’ mikrohormigoi bat da, bertan, armatu metalikoa beira zuntzetatik aldatu da. Aldaketa honengatik, materialak flexioari erresistentzia handia dio, eta panel oso meheak egin litezke. Panelen gehienezko tamaina garraioak mugatuko luke. Lodiera mehekoak izanik, (10mm-15mm) oso arinak (20-30 kg/m2) eta erabilerrazak dira. Ebaketa, homogeneoa, nerbatua, multikapa edo sandwicha izan daiteke, isolamendurako gehitutako materialaren araberakoa. Textura eta kolore askotako akaberak izan ditzakete mota honetako panelek Ejempl

http://www.tectonica.es/monografias/hormigon/iii/imagenes/paneles_grc.gif

EXTREMADURAKO JUNTAREN KONTSEILARITZAK,

Merida Juan Navarro Baldeweg Historia eta kokapena Eraikin hau elementu arkitektoniko adierazgarri bat behar zuen hiri batean kokatzen da. Dituen elementu interesgarri bakarrak Guadiana ibaiaren ertzean kokatzen dira

Espainiako zubi erromatar luzeena, gotorleku arabiarra eta Calatravaren zubia. Inguru honetan kokatzen dira kontseilaritzak, ibairantz harri eta beirazko harresi moderno gisa zabalduz. Proiektua eta banaketa Galtzada eta harresi erromatarrak baldintzatzen ditu eraikinaren kokapena, programa eta eraikuntza.

Horrela, kontseilaritzak bi bolumenetan banatzen dira, galtzaden bidegurutze bat errespetatzen dute batetik, eta bestetik, harresia jarraituz, okerdura bat egiten du. Eraikina 250m-ko zabalera duen harrizko kaxa itxi bat da, leiho gutxi batzuk eta beirazko hiru patiok zulatzen dutena.

Baldintza arkeologikoen ondorioz, lurzorura ezinbesteko egitura elementuak soilik iristen dira, horregatik, proiektuaren ezaugarrietako bat itxitura lehen solairutik gora abiatzea da. Egitura aztarnak zulatuko zituzten zutabeak murrizteko, aurrekoitzitako hormigoizko 60 zutabe aurreatezatu erabili zituzten.

Ebaketa trapezoidal garbia dute eta kontseilaritzak bermatzen dituen plataforma eusten duten 25m-ko argidun habeen euskarri dira. Itxitura Urrutitik begiratuta eraikinak kaxa solido gogor itxura hartzen du harri aplakatuaren ondorioz, baina gerturatzean juntaren irregulartasunak eta plaken enrasatu faltak hauskortasun eta ahultasun itxura ematen diote.

Zintzilikatutako fatxada aireztatua da aukeratutako itxitura sistema, Blanco Caceres granito aplakatuarekin. Piezak 125 x 78 x 3 cm-ko tamaina dute, 8 mm-ko juntura irekiak dituzte. Ertzetatik eusten dira, adreiluzko horman landatutako fijazio elementu sinple batzuen bidez.

Hormak ondorengo ebaketa du barnetik kanpora:

_ Barne akabera azala

_Adreiluzko itxitura azala

_Adreilu hormaren gainean proiektatutako poliuretanozko isolamendu geruza

_10 cm-ko aire ganbera, itxiturari aireztatze sistema jarraitua bermatzen diona

_Granito harrizko aplakatua, adreilu hormari fijazio elementuz eutsia. Aipatu bezala, itxitura ez da aztarna arkeologikoetaraino iristen, beraz, aurrekoitzitako hormigoizko zutabeak, behe oinetik behera 2.50 m egiten dituzte agierian. Zintzilikatutako aplakatu zati honi eusteko altzairu laminatuzko azpiegitura bat ezarri zen habeetatik behera, harri aplakatuaren pisuari eta haizearen bultzadari aurre egiteko nahikoa zurrun izango zena. Azpiegitura honek itxitura guztia eusten du, bai adreiluzko horma, isolamendua, eta baita granitozko azala ere.

Harresi erromatarren okerdurari jarraituz, eraikinak izkina bat du, eta granito piezen arteko juntura bertikal jarrai bat ekidin nahian, gainerako itxituratik ezberdina izango zena, ageludun piezak tailatu egin ziren.

Puntu ahulak saihesteko, piezek okerdura duen puntuan sekzio zabalagoa dute, plakak indartzeko. Terrazetako zoladurak, 98 x 98 x 4 cm-ko dimentsiotako Blanco Caceres granitozko piezez eraikia, kontseilaritzaren harrizko azala luzatzen du kontzeptualki.

Losen arteko juntura irekiek euri urak euren azpitik kanporatzea ahalbidetzen du eta terrazetako altxatutako zoladura zoru teknikoan bihurtzen da. Ibaiertzera irekitzen diren hiru patioetako elementurik adierazgarrienak itzalkinak dira, 2.40 m-ko zabaleradunak.

Hormari elkartzut kokatutako panel batzuez, 20 mm-ko zabaleradun bastidore perimetral batez eta pletina batzuez osaturik daude. Altzairuzko pletina hauek 5mm-ko zabalera dute eta luzerako ardatzetik tolestuak daude leihoak eguzki izpietatik babesteko. Itzalkin hauek garbiketarako pasarela funtzioa ere betetzen dute. Panelak forjatuan kokaturiko aingura-pletina batzuetara lotzen dira, eta hiru funtzio betetzen dituzte:

_Itzalkina eustea

_Leihoetako premakoen apoio izatea

_Forjatuaren aldea estaltzen duen aplakatu zatiaren fijazioen gida izatea. Marmol zuri portugaldarrezko gailur batek ematen dio amaiera fatxadetako harri aplakatuari.

PANEL METALIKOAK

Gaur egun fatxada aireztatuak diseinatzerako orduan gehien erabiltzen den sistematzat jo dezkegu. Aukera handia eskeintzen duten empresa ugari aritzen dira merkatu honetan lehian. Panel metalikoen barruan, bi motatako sailkapena egin dezakegu:

-Panelen araberakoa

-Junten araberakoa

-Panelak: Panelen barruan ere beste sailkapen bat egin dezakegu metalikoak ala ez metalikoak

http://www.dippanel.com/images/diag13.gif

http://building.dow.com/europe/es/images/fachada2.jpg

-Panel metalikoak dira batez ere azken urte hauetan fatxada aireztatuen kasuan etb. gehien erabiltzen direnak, aluminiozkoak batez ere. Familia honen barruan mota desberdinak bereizi daitezke:

-Geruza bakarrekoak: Oso arinak dira eta suteen kasuan ez dituzte gas kaltegarriak igorriko. Aldaketa termikoengatik ordea, deformazioak izan ditakete. Kondentsazioak ekiditeko bentilazioa beharrekoa izango da.

-Geruza anitzetakoak:

-Ez isolatzaileak: Panelen sekzioa handitzean deformazioak ekiditzen dira eta tamaina handiagotako panelak lortu.

-Isolatzaileak: Geruza anitzeko panel metaliko isolagarrietan, isolamenduen loturan hiru material ezberdin erabiltzen dira. Panelen ezaugarriak hobetzeko isolamendu termiko eta akustiko aldetik, harroka ile, poliuretano edota polisocianuratoa erabili ohi dira. Isolamendua akaberarekin bateratzean, bi arazo nagusi agertzen dira: lehenengoa, iskinetan; Bi txapak isolatuak mantendu behar dira zubi termikoa ekiditeko. Bigarren arazoa berriz, bi txapen temperatura ezberdintasunagatik sortu litezkeen deformazio ez onargarriak lirateke, bistarentzako antiestetikoak. Isolamendu akustikoari dagokionez, junta eta loturak ondo egitea komenigarria da.

-Panel ez metalikoak, material aintzindariekin eginikoak izan ohi dira normalean, plastikoa, metakrilatoa, PVC-a edo beste hainbat… Beharrezkoa izango da kasu honetan ere kondentsazioak ekiditeko bentilazioa (fatxada aireztatua). Panel mota honek ondo eusten die giroaren arazoei eta piezen neurriari dagokionez, normalean metalikoak baino txikiagoak izan ohi dira.

-Juntak, kontutan izanez gero beste sailkapen bat sortzen zaigu: -Lehorra: Haizearekiko sellatuak egoten dira eta guztiz estankoak direla esan dezakegu. Junta honek diseinu bat eskatzen du eta batez ere geruza anitzetako panel isolatzaileekin erabiliko dugu. Junta hauen barruan beste sailkapen bat egingo dugu:

-Junta iragazkaitz itxia: Sellatu bikoitzekoak izaten dira eta ura jaitsi dadin kamera bat izaten dute. Kasu honetan kamerak ez ditu urak kanporatzen.

-Junta iragazkaitz irekia: Sellatua barrukaldean egiten da eta ura jeitsi dadin kamera bat izaten dute. Kasu honetan kamerak urak kanporatuko ditu.

-Hezea: Haizearekiko eta urarekiko irekia egongo da, ez da beharrezkoa izango junta diseinatzea eta fatxada transbentilatuetarako egokiena izango da. Panel metalikoen barruan hainbat motatakoak daude, ehundura eta koloreei dagokienez, aluminiozkoak (Alucobond), zinkezkoak (VM Cinc), sándwich panelak, isolamendudunak….etb.

ZINK PANELAK Zinkak material bezala, ongi eusten die giroaren erasoei. Patina bat sortzen du eta honek babestu egiten du oxidoaren contra. Fatxadetan kokatzerako orduan, industrialki ekoitzitako xafla oso metan egiten da.

Xafla hauek, horizontalki edo bertikalki kokatu daitezke. Zinkak, arazoak izaten ditu gorabehera termikoekin eta kontutan izan beharko dugu faktore hau xaflen teilakatzea eta euren arteko juntak kokatzerako orduan. Fatxada hauetan modulazioak garantia handia hartzen du.

Gaur egun eskinatako piezak ere modulatu egiten dira. Normalean aluminiozko azpiegitura baten gainean kokatutako oholtzan finkatzen dira. Azpiegitura hau kasu askotan c batzuk izaten dira eta tartean isolamendua (harroka ilea) kokatuz konpontzen da arazo termikoa. Fatxada aireztatutarako oso ondo funtzionatzen du, izan ere, zinka berotu egiten da eguzkiak jotzen dionean eta azpiegitura eta panelaren artean sortutako kameratxoko airea ere berotu egiten da, orduan gorantz egiten du eta konbekzio natural bat sortzen da. Gaur egun asko erabiltzen den errekurtsoa da zinkarena.

ALUMINIOZKO PANELAK

Aluminiozko panelen kasuan ere modulatutako sistema bat da. Aluminiozko panelek ordea, askatasun handiagoa ematen digute euren finkapen sistema zabalagoa delako. Aluminioan, panelak eskegi egiten dira normalean, honek 90º ekin bat ez datozen kurbak etb. egitea ahalbidetuko digu

Kasu honetan ez da panel berezirik erabiltzen eskiñako piezak egiteko, panel estandarizatu bakarrarekin konpontzen ditugu eraikinean sortu daitezkeen kasu berezi guztiak.Kasu honetan azpiegitura ia beti u formakoa izan ohi da eta erabiltzen den materiales aluminio anodizatua litzateke, oxidaziotik babesteko. Beti komenigarria izango da, isolamendua jarraitua izatea, bestela azpiegituren juntetan arazoak Portu baitaitezke.

SANDWICH PANELAK (aparrez isolatutako fatxadak)(Hunter Douglas)

‘TOTAL’ SISTEMA

http://www1.hunterdouglascontract.com/HDWeb/Cultures/es-ES/Products/Facades/InsulatedFacades/SandwichWall/Foam/SystemDescription.htm

Sandwich-panelezko fatxada sistema hau ikerketa eta aurrerapen arkitektoniko askoren ondorioa da. Azalera oso lauen aluminiozko eta beste metalezko panelak ditugu, mota askotako kolore, gainazal akabera eta formak dituztenak, 1.500mm-rainoko zabalera eta 12m-rainoko luzera dutenak. Aukera arkitektonikoei xehetasun perfekzio bat eskeintzen die lotura sistemek, ezkutatutako finkatze eta beira-jartze sistemek.

Sandwich-panelek metalezko bi xafla dituzte, hauek dentsitate handiko arroka-ilezko HCFC gabeko aparrezko isolatzaile nukleoa ingurutzen dute. Hunter Douglas-en sandwich panelarekin, ia edoizein diseinu arkitektonikoa konponbide erraz bilakatu daiteke. Neurrira eginiko panelak kurbatu eta toles daitezke bai luzeran eta baita zabaleran ere.

Hunter Douglas-en sandwich panela kalitate handiko fatxaden diseinuari ongi dagokio, ondorengo faktoreek garrantzi handia dutenean: Iraunkortasuna Haizearen karga altuak jasateko ahalmena Fatxadako elementu handiak m2 pisu arina Oso lauak diren panelak “Total” fatxada sistema -Aluminiozko azalera oso lauko panelak. -Oso iraunkorrak -Haize karga handiak jasan ditzakete -12m-rarteko luzerako elementuak -Zabalerak 1.5m-rartekoak -Neurrira egin daitezke -Bi lamina dituzte panelek, tartean poliuretano berriztagarrizko arima bat dutelarik (isolatzailea). Zenbait datu tekniko:

http://www1.hunterdouglascontract.com/HDWeb/Cultures/es-ES/Products/Facades/InsulatedFacades/SandwichWall/Foam/TechnicalData.htm

Aleazioa AA3005, H44 (aukerako beste aleazioak) Panela Aluminiozko lamina barne eta kanpoaldeko estaldura jarraia duena, arroka-ileko nukleoa Neurriak Luzera: 600 mm gutxienez, 12.000 mm gehienez (eskatuz gero txikiago egin daiteke)Modulua: neurri estandarizatuetaz gain, podemos fabricar cualquier anchura hasta un máximo de 12 metros. Zabalera/modulu arruntak: 200, 300, 600, 900, 1200, 1500 mm.

Elementu bereziak Ixkinetarako elementu estandarizatuak (kurbatu edo tolestuak) Lodiera 35, 50, 60, 75 edo 100 mm.

Lautasuna

Oso lauak diren panelak Loturak Itxiak (25 mm edo muturrerainoko lotura), lehorrean zigilatua

Finkatze modua

Sandwich-panelek instalakuntza modu bakar eta patentatua du. -Tamainak 600mm eta 12000mm artekoak

-Eskinako elementu bereziak ekoizten dira

-Panelen lodierak 35-100mm artekoak izan litezke

Kolore eta akaberak:

http://www1.hunterdouglascontract.com/HDWeb/Cultures/es-ES/Products/Facades/InsulatedFacades/SandwichWall/Foam/ColoursFinishes.htm

Hau Luxalon®- ek eskaintzen dituen kanpoaldeko koloreen adibide orokor bat da. Informazio zehatza nahi izanez gero, posta elektronikoz eskatu herriko salmenta bulegoan. Luxacote® Luxacote® Hunter Douglas-ek kanpoko produktuetarako erabiltzen duen patentatutako pintatzeko sistema da. Zehazki, eguzki izpiak (UV erradiazioak) zuzenki jasaten dituzten produktuetan.

Luxacote® sistema aurre estaldura prozesu batean erabiltzen da, hiru geruza jarrai dituena. Anorcoat Pintaketa prozesua aluminio xafla garbitu eta koipea kentzearekin hasten da. Jarraian, Anorcoat-a jartzen da, kromo eta fosfatuz osatuko geruza estaltzailea, 800 eta 2000 mg/m2 arteko lodiera jarriz.

Anorcoat-a Hunteer Douglas-ek garatutako prozesu bat da eta bi funtzio ditu: Metalaren gainazalean pintura behin betiko itsastea Erdoilketa ekiditeko gainazal metalikoari babesa ematea Oinarrizko estaltzea Pinturaren lehen benetako geruza oinarrizko kapa da, 8-12 mikra arteko lodierarekin ezartzen den poliuretanozko pintura mota bat da. Kolorezko estaldura Bigarren pintura geruza da pigmentuzko estaldura, berriz ere 20 mikra inguruko lodierarekin ezartzen den poliuretanozko pintura. Kolore pigmentu oso egonkorrak soilik erabiltzen dira kolorearen guztizko solidotasuna bermatzeko.

Kanpoko geruza Kanpoko geruza gardena guztiz integratua dagoen poliamidazko geruza da, Luxacote® sistemari marratze eta higaduren aurkako geruza bat eskaintzen diona. Kolorearen eta disdiraren iraupen ona ere eskeintzen du. Kanpoko geruzak 8-12 mikrako lodiera du. Aleazio perfektua Etekin handiko produktu bat lortzeko, ez da nahikoa aurretik tratamendu eta kolore egonkorreko estaldura bat ematea.

Iraunkortasun on bat lortzeko, garrantzitsua da estaldura sistema egokia den produktuarekin nahastea. Kanpoaldeko sabai-faltsu eta estaldura sistementzako, Hunter Douglas-ek erdoilketaren aurrean sendotasuna duten aleazioak erabiltzen ditu, EN AW3005 eta/edo H/D5050 edo hauen antzekoak esaterako. EN1396 y ECCA Luxacote® pintura sistemak EN AW3005 aleazioarekin batera EN1396/EN 13523 (lehenago ECCA T19 froga zena) normen eskaera zorrotzenak betetzen ditu, erdoilketa eta iraunkortasun erresistentziari dagokionean.

-Panelei kolorea emateko empresa beraren ‘Luxacote’ sistema erabiltzen dute.

-800 y 2.000 mg/m2 lodierako pintura geruza izaten dute panelek.

Diseinua: http://www1.hunterdouglascontract.com/HDWeb/Cultures/es-ES/Products/Facades/InsulatedFacades/SandwichWall/Foam/specials.htm

Ia panelaren edozein forma posible da:

Tolestua: ia angulu guztiak posible dira

Kurbatua: ia erradio guztiak posible dira Gainera, kurba edo tolestutako ixkinetarako elementuak ditugu Bi-modulutako leihoak, ateak eta saretak, guztiak frogatuak, guztiz integratutako kontzeptu batentzako konponbide arkitektonikoa osatzen dute. Leihoak, ateak eta saretak irekidurak inguratzen dituzten oinarrietara metodo berarekin finkatzen dira. Uztarriak aluminio anodizatuz estaliak daude eta guztiek bi kolorez pinta daitezkeen, termikoki hobetutako sekzioak dituzte. Leihoak, ezkutatutako drenaiez osatuak, goikaldeko, alboetako eta irekidura oszilobatienteak dituztenak ere badaude. -Eskinetan...etb. edozein panel forma posible litzateke.

-Lehioen kasurako forma ezberdinak normalizatuak daude.

Garapen Jasangarria: http://www1.hunterdouglascontract.com/HDWeb/Cultures/es-ES/Products/Facades/InsulatedFacades/SandwichWall/Foam/sustainability.htm

Gaur egun, garapen jasangarria planeta osoaren lehentasunetako bat bilakatu da. Ingurugiro eta ekologia faktoreak etorkizunean kontutan izango dira prozesu eta produktu berrien garapenerako.

Hunter Douglas-ek gainera, eraikuntzarako produktuen fabrikatzaile bezala ingurugiro faktoreei garrantzia ematen dira, lehengaiak, produkzio metodoak, hondakinen kudeaketa, materialen birziklaia eta energien erabileran esaterako. Eraikuntzan erabilitako Luxalon® aluminiozko produktuen abantaila ekologikoak: Aluminioak eta bere aleazioek abantaila asko eskeintzen dituzte, bai diseinatzaile eta baita erabiltzaileentzat ere. Arrazoi askoren ondorioz aluminio aukera hoberentzat hartzen da: Erdoilketaren aurkako berezko erresistentzia. Egoera okerrenetan erresistentzia hoberena bermatzen duena, gure kanpoko sabai-faltsu eta fatxadenak bezala izan daitezkeenak.

Aluminioa oso moldeagarria da. Kiribildu daiteke, laminatu (panel eta profilak) , estruitu, tolestu, modu ezberdinetan prentsatu (bandejak) eta ondorio negatiborik gabe modelatu daiteke. Aluminiozko gainazala akabera erakargarriekin tratatu daiteke, pintura (panel eta profiletan), anodizazio edo hautsezko estalduraz (bandejak) adibidez. Aluminioa erainkuntzan erabiltzearen ingurugiro abantailak.

Bere eraginkortasun energetikoa dela eta aluminioa material “ekologikoena” dela baieztatzen da: Atxikitako ezaugarriak: aluminiozko produktuaren isolamendua. Aluminioak eraikinaren bero galtzeak eragozten ditu eta udan bero kargak gutxitzen ditu. Birziklapena: produktu zaharretatik datorren aluminiozko burdineria galdatu eta berriz erabiltzen dugu. Estetica: aluminioa ez da erdoiltzen eta beste material asko baino denbora gehiagoz mantentzen du bere jatorrizko itxura. Hunter Douglas-ek (Luxalon®), eraikuntza atalean erabiltzen diren aluminiozko produktuen fabrikatzaile bezala, bere produktu guztietan oinarrizko materialaren abantaila “berdeen” onura aterako duela dio.

-Gero eta material ekologikoagoen erabilera, adb.

-Aluminioaren biziraupena luzea, korrosioaren aurrean oso egokia.

-Oso metal flexiblea da, piezen lotura indar askorik egin gabe lor daiteke.

-Panel birziklagarri edo berrerabilgarriak dira.

Eraikuntza elementuen azalpenak:

http://www1.hunterdouglascontract.com/HDWeb/Cultures/es-ES/Products/Facades/InsulatedFacades/SandwichWall/Foam/spectext.htm

METALEZKO ESTALDURA

[ “D” sandwich panel bimodularrezko Luxalon® estaldura horizontalki finkatuak, badira guztiz finkatutako Luxalon® leiho bimodularrak dituztenak ere, leiho hauek BS5368 / BS6375 arauekiko frogatuak daude. Hunter Douglas Construction Elements-ek, Luxalon® fatxada sistemak, hornitzen duen bezala, eta Hunter Douglas Construction Elements Luxalon®-ek onartutako kontratistak instalatua].

Euste zabalera:

[Altzairu txapatuzko oinarriak, gutxienez 50mm-koa azalera duen gainazala, bakoitzaren ezaugarrien ondorioz eraikiak daude eta haize kargak kontutan edukitzen ditu.]

Panelak: Lantegian muntatutako eraikuntza konposatua

Kanpoko estaldurarako materiala: [ 0,70mm-ko lodieradun aluminiozko azalera laua]

Profila:[Panelak aleatutako aluminio lau 3005-zko bi xafla ditu eta Pvc-zko lotura profil gogorra du, honek barne eta kanpoaldeko profilen arteko haustura termikoa eskeintzen du]

Kolore akabera: [_*T.B.A.]

Barnealdeko estalduraren materiala: [ 0,70mm-ko lodieradun aluminiozko azalera laua]

Estalkiaren zabalera: 600 mm

Kolore akabera: [_*T.B.A.]


Juntura mota: panelak horizontalki kokatuko dira eta mihiztadura bidezko junturaz lotuko dira bai horizontalki eta baita bertikalki ere. Juntura honek Hunter Douglas Construction Elements-ek patentatutako haustura termiko bimodularra du. “D” juntura bertikal bimodularrak, panela estaldura zutabe horizontaletan, alboko estaldura moduluetan eraginik sortu gabe eraiste eta ordezkatzea eskeintzen du eta tartekatutako isolatzaile eta barneko geruza babesle bat ditu. *Arkitektuak zehaztu beharrekoa *Juntura horizontal eta bertikalek 10mm-ko sakonera ahur bat izango dute eta irtetzen diren elementuek 3,5mm-ko erradioa izango dute. Junturak 25 mm-ko zabalera estandarra izango du eta ±2mm-ko egokitzapenak egiteko erratasunak eskainiko ditu. Hunter Douglas Construction Elements (Ref: 78418)-ek patentatutako T juntura bidezko kanpoaldeko seilatzea eskeiniko du.

Nukleoaren isolatzailea: [Panela bertikalki aparrez betea egongo da, lantegian kontrolpeko egoeran egina. Hontarako 50 kg/m3-ko dentsitateko aparrezko nuklekoa erabiliko da, hau C.F.C. y H.C.F.C. –rik gabea da eta garaiko legediarekin bat dator (Montrealeko protokoloarekin) eta aparrezko nukleodun panela BS476, 5.zatia, "erraz sukoia ez dena" eta BS476, 6.zatia, suaren hedapena, I aurkibidea = 6 4 azpiaurkibidea I, = 1.2 aurkibidea BS476-rekin, 7.zatia, (1) bat mota, sugarren gainalazeko hedapena ]


Osagarriak: [ T estandar juntura, aluminiozko kareldun astoa, tarteko markoak, panelarekin bat datozen koloreak dituen aluminiozko edergarria eta auto-itsaskorra den PVC-zko zinta (AT30 eta mota antzekoko zinta aurreratuak) oinarri ezberdineko materialak lotzeko erabitzen dira]

Estaldura lotzeko moduak: [Zinten bidez, Hunter Douglas Construction Elements-ek gomendatzen duen moduan], honela: Hotzean xaflatutako sekzionetzat, ref. 78368ko uztai laguntzailearekin Beroan xaflatutako sekzioentzat, 14mm lodiera gehieneko altzairuzko eraztunentzat, L.H. ref. 78385 uztaiaz. A eta B kasua erabili ezin diren kasuetan, Face Fix ref. 78378 uztaia erabil daiteke torloju egoki batekin, uztaiak torlojuarekiko duen hegalkin efektua eta haizearen kargekiko duen kriterio kontutan hartuta]

Lodiera: 35/50/60/75/100 mm

Ezaugarri bereziak: [Hunter Douglas Construction Elements-ek Luxalon® sandwich panelak ekoiztuko ditu ixkinetarako, bereziki proiektuaren beharren araberako tolesduretarako. -Azpiegitura metalikoaren gainean kokatzen dira.50mm-ko azalera batean kokatzen dira. -Panelak horizontalki edo bertikalki kokatu ahal izango dira. Junta termiko bat izango dute zubi termikoa hautsiz.

ARTE EDERRETAKO MUSEOA, A Coruña Manuel Gallego Jorreto

Historia eta kokapena.

A Coruñako Arte Ederretako Museoaren handipenak, capuchinasen konbentua bereganatzen du, urteetan zehar kontextutik kanpo eta debaluatua izan geratu dena, inguruan egindako eraikuntza desegokien ondorioz. Konbentuaren baratza, jardina eta eraikina bera mugatzen zuen horma bota zuten hauetako eraikuntza berri batean, eraikinaren atzealde ahula biluzturik. Honetaz gain, hirigintza aldetik, alde zaharra eta zabalgunearen mugan kokatzen da baita ere. Horregatik, eraikina irtenbide bat bezala planteatzen da. Proiektua eta banaketa. Eraikin zaharra ahal izan duen neurrian mantentzen saiatu da Manuel Gallego Jorretok 1995. urtean eginiko proiektua.

Honela, eraikina bakar bat bezala irakurri liteke, estalitako kale baten ongi etorria emanez ta zaharra eta berria elkartuaz. Egitura eta argiztapena. Khanen ideietan oinarrituz, Gallegok, egitura hormatik ezberdintzen du, portikoa azpimarratuz eta sarreran, harrera bat osatuz hormigoizko egitura honi esker. Panel sandwichak modulatzean, egituraren erritmoa kontutan hartzen du baita ere, egitura berriz ere markatuaz. Modu honetan, iparraldeko altxaeran, lehenengo bi portikoak (ezkerretik hasita) zabalagoak direnez, junturan pieza batzuk gehitzen dizkio, moduloa eraikin guztian mantendu ahal izateko. Agian garrantzi handia du proiektu honetan.

Batetik erdiko ibilgailuari esker eta bestetik bolumen berrian integraturiko bi argiputzuei esker, espazioa erlazionatzen solairuka, espazio autonomo bat sortzen duela. Panel sandwichak.Itxitura, Luxalon sandwich panel arinaz burutu da. Panel hauek, lakatutako bi aluminiozko xaflek osatzen dute, tartean 5cm-tako poliuretanozko isolamendua dutenak. Nahiz eta barruko fatxadetan polietilenoa erabili, hainbeste isolamendurik ez duelako behar. Panel mota hauek, tamaina handiko elementuetan erabili daitezke,12m-ko luzera gehienez. Modu honetan,deformazioak eta uraren agerpena ekidinez. Junturak konposaketa baliabide batean bihurtzen da, dilatazio minimoa errespetatuz, klima galiziarra dela eta, bi paneletan behin, juntura handitzen da (20mm) piezak benetakoaren bikoitza direla irakurriz. Honek, lehen esan bezala, egituraren irakurketa errazten du. Soinua eta museoan koadroak zintzilikatu behar izateak, barruan adreilu fabrikazko horma bat jartzera derrogortu du Gallego. Beirateak edo estalkiak direla, xehetasun ezberdinak landu behar izan ditu, adibidez, altxaera eta beirate inklinatuen artekoa. Lehioetan altxaeran egindako irtenbide ezberdinak ikusi litezke, plano ezberdinetan kokatuaz altxaerari dagokionez eta ondorioz, itzal ezberdinak sortuz, batzuetan itxituraren zabalera guztia agerian utziaz.


No comments:

Post a Comment

Post a Comment