2009-10-21

2.ESKAKIZUN OROKORRAK

Itxituren industrializazio hasieran, nagusi zen teknologiaren aurka agertu ziren gutxien ideologia eta intuizioa, kontzeptu eta errealitateen gaindi kokatzen ziren. Hastapenetako tipologiak gutxi eta oso definituak ziren, honela euren analisia nabarmenki erraztuz. Baina dudarik gabe, betekizunen betetzea, eragin sozialenak batez ere, eskasa zen.

Egungo itxiturak errentagarritasun hobekuntzagatik sozialki onartuak izan dira, baina aldagai ugarirekin.

Normalean, irtenbideen itxuraren, materialaren edo teknikaren araberako sailkapenak erabiltzen dira. Baina eraikuntza-eskakizunen ugaritzeak eta ondorioz, itxituren konplexutzeak, oinarrizko eraikuntza-betebeharren araberako ezaugarrietan eta itxituraren elementu osatzaileen helburu espezifikoetan oinarritutako analisia ekarri du. Honakoak dira betebeharrak:


Erresistentzia mekanikoa
Suteen aurkako babesa
Erabileraren araberako segurtasuna
Kontrol termikoa
Hezetasunaren kontrola
Kontrol akustikoa
Aire filtrazioen kontrola
Aireztapena
Kanpo espresioa
Barne espresioa

No comments:

Post a Comment